Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euskaraz nork ditu 15 harpidetza edo gehiago Bloglines-en

Euskaraz nork ditu 15 harpidetza edo gehiago Bloglines-en

Mikel Iturria 2006/06/04 08:00

Atzo gauean hartu nuen Euskaraz public Bloglines-eko harpidetza zerrenda eta 15 harpidedun (edo gehiago) dituztenen sailkapena egin nuen. Ilusioa egin dit nire burua topean ikusteak.

Dena dela, konturatu naiz Euskaraz public atzeratuta dagoela. Zenbait izen esanguratsu falta zirela ikusita, nire bloglines-eko zerrendara joan eta egon naiz falta zirenak begiratzen. Sailkapena Euskaraz publicen dagoena da, nahiz eta nireak nik etiketatu.

Ba horixe. Gutxi gorabeherakoa dela behekoa. Eta zerbait egin beharko dugula Euskaraz Public-ekin.

Zergatik 15? Luistxok esan izan baitu etorkizunean Warholen 5 minutuko loria 15 harpidedunen zerrenda bihurtuko dela. Besteak beste horregatik.

Harpidetzak: 49etik gora

209: Sustatu (Teknologia)

91: Ingelesen Hilerria-Luistxo (Pertsonala)

84: IKTeroak (Hezkuntza)

77: Xabier Mendiguren Elizegi (Pertsonala)

71: Faroa (Teknologia)

67: TeknoSexua (Teknologia)

65: Etiam (Pertsonala)

64: Harrikadak (Pertsonala)

61: Gabiria (Pertsonala)

58: Superbai (Pertsonala)

51: Prospektiba (Pertsonala)

50: Patxitrapero (Pertsonala)

Ekainaren 5eko eguneratzea: IKTeroak ere Top-ean daude, hiru jarioak batuta. Harpidetzak: 35-49

49: Euskara eta publizitatea (Hedabideak)

Piperrautsa (Pertsonala)

47: Erabili.com-Berri berriak (Euskara)

Zaldi Eroaren eguneko biñeta (Hedabideak)

Zientzia.net (Hezkuntza)

46: Code Syntax (Komertziala)

44 E-gor blog (Pertsonala)

Telezaborra (Hedabideak)

43: Eibar.org (Albistegi Lokalak)

Klik bikoitza (Pertsonala)

40: Filoblogia (Euskara)

39: Eibartik (Pertsonala)

37: Mutilmedia (Kultura)

36: Erral´s blog (Pertsonala)

35: Gipuzkoa Euskara.net (Euskara)

Dantzing (Pertsonala)

Markos Zapiain (Pertsonala)

Mathiasen kopilotua (Pertsonala)

Sarean.com (Pertsonala)

Harpidetzak: 20-34

34: Eitb.com-Politika (Hedabideak)

Garagoittiko orakulua (Pertsonala)

Hamaika ikus-entzuteko jaioak (Pertsonala)

33: Gaztelupeko Hotsak (Kultura)

32: Dantzan.com (Kultura)

31: Gaztelumendi (Pertsonala). Aldaketa-garaian

Euskal GNU (Teknologia)

28: Goiena.net-Arrasate

Goiena.net-Debagoiena (Albistegi Lokalak)

Amatiño (Pertsonala)

27: Aek.net (Euskara)

Arrasateko euskalgintza (Euskara)

Indymedia Euskal Herria (Politika-gizartea)

Sustatu-irudiak (Hedabideak)

26: Euskaraz.net (Euskara)

Kafe Antzokia (Kultura)

25: Tiraka (Euskara)

Zinema (Kultura)

Arrosak latan (Pertsonala)

Ziur al zaude? (Pertsonala)

24: Uztarria.com-Hizkuntza eskubideak (Euskara)

Euskal musika posta zerrenda (Kultura)

G&A (Gauez eta Azpikeriez) (Pertsonala)

22: Lauhaizetara (Albistegi Lokalak)

Euskal Jakintza (Hezkuntza)

Gizakom (Hezkuntza)

21: Consumer aldizkaria (Komertziala)

Erabili.com-Iritzi muinetik (Euskara)

Izarren hautsa: zientzia eta beste (Teknologia)

29A (Pertsonala)

Euskonomia (Pertsonala)

Zabaldu.com (Auskalo)

20: Hitz beste-Anjel Lertxundi (Idazlea)

Harpidetzak: 15-19

19: Eizie (Euskara)

Hiru.com(Hezkuntza)

Matrallako irratia (Kultura)

Arrasateko Udala (Udala)

Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua (Pertsonala)

Eremulauak.com (Kultura)

18: Mutrikuko Atxukale (Albistegi Lokalak)

Arrate Kultur Elkartea (Pertsonala)

Euskal Herria Info (Politika-gizartea)

Mahai jokoan (Politika-gizartea)

17: Baleike (Albistegi Lokalak)

Espaloia (Kultura)

EtnoMet-EtnoAroa (Pertsonala)

Sarean photolog (Pertsonala)

Nire begietatik (Pertsonala)

16: Goiena.net-Oñati (Albistegi Lokalak)

Ukberri.net (Albistegi Lokalak)

Uztarria.com-Albisteak (Albistegi Lokalak)

Etxekoandreak oi! (Pertsonala)

Raahe Diary (Pertsonala)

Irratia.com (Hedabideak)

Volgako batelariak (Literatura)

15: Goiena.net-Bergara (Albistegi Lokalak)

Basque Research (Hezkuntza)

Izan eta esan (Pertsonala)

etiketak: Sareko harrikadak
Magabila
Magabila dio:
2006/06/05 11:17

Gora euskal blogosferako minoria!

Gora Sex Blogs & Beers belaunaldia zer ostia!

Euskaldunak, literaturzaleak eta gazteak... Kaña sistemari

Ricardo
Ricardo dio:
2006/06/04 19:13

Oso interesgarria halako zerrenda bat begien aurrean izatea eta hartatik atera daitezkeen ondorioak.

Esaterako, nire blogari dagokionez, harritu nau ikusteak nola Blogger-eko FiloBlogia zaharrak oraindik 40 harpidedun dituen, nahiz eta abendutik Blogari.net-era aldatua den (berriak 17 harpidedun besterik ez du).

Honek pentsarazi dit harpidetza batzuei egiten diegun "kasua". Izan ere, sarritan blog baten harpidetza egiten dugu, baina ez gara gero arduratzen hilabeteetan hortik mezu berririk jaso ez badugu eta, beharbada, bloga "hil" den-edo.

Niri halako zerbait gertatu zait beste blog batzuekin eta neure buruari galdetzen diot ez ote zaien FiloBlogiako harpidedun zenbaiti ere gertatu.

jolaus
jolaus dio:
2006/06/05 14:12

Aupa Mikel

Badakizu IKTero saltserook dena ukitu beharrean ibiltzen garela eta, horixe da, hain zuzen ere, gure jarioarekin ere egin duguna. Gure bloga martxan ipini genuenetik, gure jarioak hiru helbide desberdin izan ditu. Horrela, gure jariora harpidetutakoen kopuru totala ezagutzeko hiru helbide honetara jo behar da:

1, 2 eta 3

Badakizu, Ordizi alde honetan arraro samarrak gara! ;-)

Ramuntxo
Ramuntxo dio:
2006/06/05 12:14

Iruñean, ekainaren 5ean. Nik ez dut Bloglines erabiltzen. Firefoxerako WizzRSSreader irakurtzailea erabiltzen dut harpidetzak irakurtzeko. Ala ere, arras interesgarria iduritu zait zure artikulu hau, eta eskerrak eman nahi nizkizun.

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/06/05 23:41

Bufa! Sekulako lana hartu dozu (beste behin), guztiz eskertzekoa da Mikel. Argazki ederra euskal blogosferarena.

Neu, egia esan, ez naz ondo moldatzen "Public" asuntu horregaz. Ea tartetxo bat hartuko dodan begiratzeko.

ptx | gaztelumendi.org
ptx | gaztelumendi.org dio:
2006/06/05 15:17

Iturritik jarioa.

Eta jarioaz diharduzu, bloglines erreferentzia lez hartuta. Polita, grafikoki ikusgarria, loturak eta datuak. Blogintza ez da txantxa. Eta soziologikoki ere aztertzen dute, blogariek eurak.

Hemen zerbait gertatzen ari da, eta inork ez daki zer den. Baina zantzuak loturetan ageri dira. Eta irakurleak blogari lotzez zaizkie, blogak loturak dira, lotuta daude.... elkarrekin.

Iturriren jarioa, iturrikoa dirudi. Gustatu zait ariketa, guztiontzako balio du. Mila esker.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter