Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Saiakeragile arrazionalaren amets monstruosoak

Oier Gorosabel 2026/01/13 13:00
Independentziaren dekalogoa. Hamar euskal etorkizun, Joseba Gabilondo. 276 orrialde. euskara hizkuntza. Txalaparta(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-10246-78-2

Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittia ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • 10 neodonostia vudu. Blade Runner, Tron, Terminator eta Matrix Euskal Herrira egokitzian jolas gustagarrixa. Liburuko onena, duda barik.
  • 9 teleberri anti-sumisioa. EH geografikua euskal-musulman tropikala eta EH etnikua Skan lurraldian gotortuta? Ipoin jostarixa, baiña ez najagok sigur muiña ulertu detsaten...
  • 8 heart of basque darkness. Esango najeukek pintxo thrillerra dala oiñ arteko ipoiñik anbiziotsuena, maisu literarixuetan inspirautakua, eta (ni neu allegatzen ez naizen) plano abstraktuetan sartzen dana. Eskerrak sexu gogorreko eszenak plano kaletarrera ondo ekartzen gaittuan!
  • Bueno, hamargarren aldiz berba hau agertu eta gero, begiratu bihar izan juat: LABORRIA zer arraixo da? 😁 hiztegiak.elhuyar.eus/eu/laborri
  • 7 euzkadi über alles. Irakorri barik nekan hau be. Laburtxua. Illuna. Liburuan tono sarkastikotik urriñago, etorkizun guztiak argitsuak izan leikiazela ukatzeko. Eta estimatzekua, Gabilondok gaurko gaztien euskañola islatzeko ahalegiña! (kontuan hartuta Kasakriston bizi dala...)
  • 6 Elkano. Justizia poetikua, Enrique de Malaca esklabuan inguruko kontuekin. Eta bide batez, munduko 1. bueltian gaiñeko gauzak ikasi
  • 5 orbis tertiusean bizi dirazen beduino atzeratu zoriontsuena. Irakorle taldien gorakadatik abixauta, espillu-joko amaitteziñezkuan ugaltzen dan realidade pixkat galgarrixa. Baiña gustau jatak.
  • 99 orrialdean paperjale.eus-en aipua. 😁
  • 4 die endlösung. 😂 Ultratunbako festa geopolitikua. Bienke! Gabilondon entsegu serixuenak ulertzera allegatzen ez garanondako aproposa. Eta nahikua katxondua.
  • Begiratu bihar izan juat: Anselm Kiefer (EH posnuklearra irudikatzeko) eu.wikipedia.org/wiki/Anselm_Kiefer
  • Bertsiño primitibua irakorri nebanetik, ipoiñok hobetu dittuk Gabilondo. Filologuen masakriana bai behintzat! 👏
  • Euskal filologuen heriotza masibuakin hasten dan ipoiña landuagua jagok, eta trasfondo haundixa jaukak (kontatzen ez dana). Espia / zerbitzu sekretuen kontuak ulertezintasun erakargarrixa emoten jetsak gaiñera.
  • Idazle mutua eta independentzia afasikuana: euskeria arma modura erabillitta, premiña laspiurtiarra zabalduta. Bide batez, euskal idazleguan refrito frankenstein barregarrixa. Hasi jakoz letagiñak luzatzen Gabilondori.
  • Azken Thule. Independentzia geologiko-tektonikua. 😁 Liburuan tono orokorra kontuan hartuta, xaloa eta maitekorra.

Uste senduen arrakalia

Oier Gorosabel 2026/01/12 13:00
Heart of Darkness, Joseph Conrad. 188 orrialde. English hizkuntza. 2003ko api. 27a(e)an argitaratua. IS BN:978-1-892295-49-1

Gizarte biktoriarrian sendotasun morala, ziurtasun jainkotiarra, itxura errespetagarrixa, balixo haundixak zittuan. Oiñarri ahuleko itxurak. Imajinatzen juat, liburu honetan agertzen dan noraezetasun existentziala gogorra izango zala, halako ikuspegidun gizartian. XIX. mendeko hizkuntzia eta komunikaziño-kodiguak ez dittuk gaurkuak, eta zentzu horretan liburu honen irakorketia gatxa egin lajeikek; halan be, interesgarrixa dok, pasarte oso ederrak jittuk -ur kresal zein gozoko mariñelen bizimoduakin lotutakuak, batez be- eta, jakiña, idazlanan errefentzialtasunak aparteko balixua emoten jetsak (hainbeste maisulan liburu honetan oiñarritzen dittuk, hala nola Apocalypse Now pelikulia eta Independentziaren Dekalogoa ipoiñ bildumia).

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Liburu honen izugarrittasuna, zati haundi baten, bere moralina faltan egon lajeikek. Gizarte biktoriarrian, kontakizun literario ikaragarrixak onartuko zittuan, baldin eta protagonistiak -azken momentuan bada be- jangoikua aitortu eta bere aurrian damua erakusten bazeban. Hamen etxagok halakorik. Juzkuak, protoexistentzialismo baten estiluan, aldrebesak eta korapillotsuak izan lajeikez, baiña etxagok damu biktoriarrik.
  • Gustatzen jatak gizon zurixen noraezan eta konfusiñuan erretratua, ulertzen ez daben hizkuntzen eta jentian artian. Kurtz eta arlekiña zurrunbillo baten galdutako txirikillak dittuk, zoroaldixak eta likidotasunak (bakotxa bere erara) eraginda, bizirautia lortu dabenak.
  • Begiratu bihar izan juat: motley en.wikipedia.org/wiki/Motley
  • Gaur egunetik, dana deskubridu dogulakuan (eta pelikula asko ikusitta), nekez imajinau lajeikek orduko egoeria: Kongo ibarra bizi-bizi (europarren mapetan zuriune hutsa izan arren) eta zurixen baporrak errekan gora, intxaur-oskol intruso bat urezko eta oihanezko mundu ezezagun -baiña lehendik existente- batian. "We were wanderers on a prehistoric earth, on an earth that wore the aspect of an unknown planet. We could have fancied ourselves the first of men taking possession of an accursed inheritance, to be subdued at the cost of profound anguish and of excessive toil. But suddenly, as we struggled round a bend, there would be a glimpse of rush walls, of peaked grass-roofs, a burst of yells, a whirl of black limbs, a mass of hands clapping, of feet stamping, of bodies swaying, of eyes rolling, under the droop of heavy and motionless foliage. The steamer toiled along slowly on the edge of a black and incomprehensible frenzy. The prehistoric man was cursing us, praying to us, welcoming us—who could tell? We were cut off  from the comprehension of our surroundings; we glided past like phantoms, wondering and secretly appalled, as sane men would be before an enthusiastic outbreak in a madhouse. We could not understand because we were too far and could not remember because we were travelling in the night of first ages, of  those ages that are gone, leaving hardly a sign—and no  memories".
  • Geografo batzuen interes zintzuak gorabeheran, Kongo ibaixan barneratzen ziharduen europar gehixenen motibaziñuak oso bestelakuak zittuan: "Their talk, however, was the talk of sordid buccaneers: it was reckless without hardihood, greedy 
    without audacity, and cruel without courage; there was  not an atom of foresight or of serious intention in the  whole batch of them, and they did not seem aware 
    these things are wanted for the work of the world. To  tear treasure out of the bowels of the land was their  desire, with no more moral purpose at the back of it  than there is in burglars breaking into a safe".
  • Inglesak ez dirazenen inglesa gustatzen jatak gehixen; zentzu horretan sorpresa atsegiña izan dok Józef Teodor Konrad Korzeniowski poloniarra zala jakitzia. Gustora irakortzen najabilk, halan be, pata negrako inglesa ulertzeko, aldian gaztelerazko itzulpen bat dakatela; eta hainbeste berba barri ezagutzen, batez be mariñel hizkeria eta meteorologia kontuak.

AGUR GERO ARTIAN Sam

Oier Gorosabel 2026/01/11 10:31
We are plenty in here Euzkadin eginak. Saio eta Testigantza, #279, Simon Gandarias, Joseba Sarrionandia Uribelarrea. euskara hizkuntza. Pamiela(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-9172-443-8

Idazle haundi bat, tipo normalen gaiñian idazten. Lehen Markos Gimenekin modura, oin Simon Gandariasekin. Tipo normalak? Ala danok dakaguzen berezittasunekin? Edozelan be, oso atsegiña izan dok Gandariasen gaiñian ezagutzen doguzen apurrak biltzeko ariketihau. Gaur ahaztuta, baiña bere garaian pertsonaje bat izan bihar zuan, bere herrixan behintzat. Lotsa gitxi, eta bere erdipurdiko bertsuetan gai guztiekin ausartu zuana, izperringietan argitaratuta, eta Euzko Jaurlaritzako ordezkarixeri emonda. Bide batez, belaunaldi oso baten erretratua eginda, Historia haundixian agertzen ez dirazen gauzen notario. Liburuan, gaiñera, kantu guztien QR kodiguena ide ona izan dok, irakorketiari beste dimentsiño bat emonda.

Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin pare bat:

  • Fikziño gosez egon arren (mundu zikin honetatik iges egitteko), Sam Gandariasen nundik norakuen barri oso modu erakargarrixan emoten jittuk Sarrik. Liburua harrapatzeko gogoz egoten nauk!
  • Fikziñua irakortzia ederra dok. Idaztia be bai seguru. Baiña, munduan hainbeste historia interesgarri ezagun egonda... zer? Liburu honetakua, esate baterako: tipo normal baten bizimodu normala, bertso ez bereziki onak egitten zittuana. Ba, neure abiapuntua, eta liburua erosteko akulua, autorian antzekua izan zuan (1992xan baiña, Oskorrin kantuakin).

Fantasia mediebala

Oier Gorosabel 2025/12/21 20:30
Cordeluna, Elia Barceló. Edebé(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-236-8718-3

Ondo pasatzeko fantasia bikaiña. XI mendeko giruan pizkat sartu, gaurko gazte kuadrilla baten abenturiakin txirikordatuta... halan be, bilbe ahula eta majia lartxo, hutsuniak tapatzeko.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • Edozelan be, oso emozionantia eta guaixa.
  • Arraixua! Bale, Erdi Arua rekreatzen gabizela, eta orduko gizartia halakotxia zala, baiña... Halako #TradWife mezuak botatzeko ze nezesidade?? ("La mujer debe estar donde está el marido"-ta...).
  • Simplifikaziño arriskutsu bat (gerran jentia hiltzia ok, beste estamentuko bat hiltzia pekatu mortala). Gaztiendako idaztiangaittik ez dok irakorlia tontotzat hartu bihar...
  • Majia eta pasarte autoexplikatibo askotxo (ahulezia argumentalerako makulu) baiña oso ondo pasatzen najabilk.
  • Bilbe nagusixa prebisiblia izan arren, intriga elementuak ondo manejatzen jittuk: 150 orrialde, eta ondiok ez jakixagu zein dan ule zuri eta bizar baltzdun astruori.
  • Deigarrixa, ikaslia akosatzen dabillen irakaslian trama paralelua. Ea zelan garatzen dan...
  • Erdi Aroko fikziño barri honetan (eze, azkenian Mio Cid be fikziñua dok, gertakarixetatik 150 urtera idatzittakua) leku haundixa jaukak relijiñuak. Izan be, orduko gizartia -aberatsena behintzat- nekez ulertu lajeikek, Asiatik etorrittako relijiño barrixa barik. Bertsiño fundamentalistenian. Jentian burua, eta bizitzia oso-osorik kutsatzen juana, mujahidin estilo garbixenian.
  • Ondo pasatzen najabilk. Atsegiña dok sidi Rodrigo Diaz, anai Alvar Fañez eta bere partidian kontakizuna segitzia, Mio Cid baiño hizkera errezaguan.

  • Seme gaztenak "sin mas" batekin kalifikau daben arren, ni gustora irakortzen najabik. Poztu nauk Sidi Rodrigo trajikua barriro topatzia, oinguan bere mendeko kapareetako baten begixetatik.

Zirraragarrixa

Oier Gorosabel 2025/12/09 13:00
La mala costumbre, Alana S. Portero. Azal gogorra, 256 orrialde. 2023ko mai. 3a(e)an Seix Barral(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-322-4212-0

Ondo idatzittako, ondo egitturatutako liburua. Nobelia dok, ados, baiña bistan dok idazliak lehelengo eskutik ezagututako gauzak kontatzen dittuala; horrek kontakizunari indar haundixa emoten jetsak. Bereziki interesgarrixa, neska trans bat bihargin-auzo baten bizirautiak dittuan zailttasun espezifikua. Klase-ikuspegixa liburu osuan presente badago be, ez jagok aktibismorik; deskribapen hutsa nahikua aldarri dok.

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Ediziñuonek extra pare bat jittuk: ipoin/prekuela bat -oso kañerua-, eta idazketa-eguneroko bat. Bertan idazlian eguneroko gauzak ikusten jittuagu, idazketa prozesuan zihar (liburua, azken fiñian, fikziñozko artifiziua dok) eta hazur-haragizko agertzen dok, inteligentia eta interesgarrixa. Gustora ezagutuko najeukek! "Cada vez estoy más convencida de que la huida del estereotipo de la mujer trans que ejerce la prostitución es basura esnob. Eran lo que eran, son lo que son y somos lo que somos. La genealogía no se escoge, se acepta y se lleva con orgullo. La mía es una genealogía de putas, a quien le de vergüenza que lo oculte, que mienta, que haga lo que quiera. Eso no va a cambiar quienes somos. Y no lo veo solamente como una posición política, es sobre todo una posición poética".
  • Mendeku sinboliko pare bat be ba jagozak, bixak alabak bortxatzen dittuezen aitten kontura. Horrenbeste zillegi dok, erregular.
  • Liburuan musika asko agertzen dok, baiña etxuat entzun. Hau ostera, bai begiratu juat: es.wikipedia.org/wiki/Pomba_Gira
  • "Travestón". Gure lagunartian (geishak barne) erabiltzen genduan berbia, ez iraingarri baizik eta deskriptibo modura. Poztu nauk hamen naturaltasunez irakortzia!
  • Prostituzioaren egunerako irakorketa ezin hobia. 😜 Eugenia eta bere kuadrilliak "adoptatzen" dabenekua oso xamurra dok, eta sexu langillien ez-mundua ezagutzeko balixo jeskuk: gizarte errespetagarrixandako ikusi eziña (ezinbesteko bezero izan arren). Testuinguru horretan, oiñordezkotzian gaiñeko hausnarketa ederra: "Aunque quisiese a Eugenia con todo mi corazón yo era una invitada, no un miembro de la familia, ni depositaria legítima de su legado ni conocía el lado amargo de sus preciosas vidas más que como historias puntuales que a veces me contaban. Era su hija pero ellas no eran mis madres. Eugenia me había salvado la vida o me la había enderezado un poco, como mínimo me había dado un motivo importante para dejar de hacerme tanto daño. Había aprendido mucho de ella, de ellas, eran mi primer aquelarre de mujeres al que pertenecer, sin distancias, sin escondites. Me hubiera gustado impactar en su vida de la misma manera, que el intercambio fuese justo, pero a su lado entendí que las hijas estamos siempre en deuda, que no podemos devolver lo que se nos da o lo que nos quedamos porque no es natural hacerlo. Nuestra misión es traspasar eso que recibimos a otras, las que sean. Aprendí que la genealogía, al ser un amor heredado, solo funciona en cascada". Danondako balixo daben egixa unibertsala.
  • "...en aquella década de los noventa (...) Gritar a las mujeres desde los coches eran calentamientos habituales para los grupos de muchachos que salían de juerga impulsados por un extraño demonio de la sevicia. Hasta los buenos chicos, sobre todo ellos, anteponían estos rituales de intimidación a su propio bienestar. La masculinidad era una fuerza chantajista que alcanzaba a todo el mundo". Neure burua espilluan ikusi juat. https://eibar.org/blogak/orakulua/ipurdiak-ukitzen
  • "Poder travesti". Maitte juat espresiño hori, hiruki larrosian espiritu konfrontatibua jaukak.
  • Bigarren aldixa, bisexualak aittatzen dittuana. Ezohikua hori be! 👌
  • Gustatzen jatak idazlian tonua: errepresiño historia ezin ittogarrixaguak kontatzen bajiharduk be, tonua ez dok kupidagarrixa, ez dok mingotsa. Ezta alaixa be, bistan dok: baiña askotan ikusten dan sarkasmo-euforia-konfrontazio jarreria hartu barik, bulnerabildadetik, resilientziatik idazten jok, eta hortitxik bai, hortik umorez. Biziraulien umore berezixakin.
  • Hunkigarrixa, Margarita auzokidian erretratua: hain pertsona hondatuan, hain umiliatuan, duinttasun goxo bat mantentzeko sena. Funtzionarixo doillorrak "Señor Jiménez" deitzeko erakusten daben seta. Alana nerabiari eragitten detsan inpresiñua: "Antes de definirte tú misma, los demás te dibujaban los contornos con sus prejuicios y sus violencias".
  • O, "machote", bai. Nik be makiña bat bidar entzun najuan hori umetan, orainaldiaren baieztapen bat baiño gehixago, etorkizuneko bide-orri modura. 🤦 Eskerrak "okerreko bidia" hautatu nebala.😅
  • Kañerua. Kritiketan irakorri doten hipersentikortasuna barik, haiku punk barriobajeruak topatzen najabilk. Ikusiko dogu idazliak nora garoiazen, baiña hirugarrengo kapitulorako oso traza ona.

Dibertidu eta ikasi

Oier Gorosabel 2025/12/08 16:22
Joseba Asiron Saez (testuak), Martín Alzueta (marrazkixak), Markel Lizasoain Baleztena (itzulpena). 2014. Euskal Herriko historia ilustratua I-II-III-IV. Ed. Txalaparta.

Liburu txortionek gauza oso interesgarrixak uztartzen jittuk: batetik historia testu sintetiko eta fidagarrixak, bestetik ilustraziño zientifikua. Protagonismo nagusixa azken honek jaukak, eta horixe dok igual bildumian balixo nagusixa, irakorketia gozamen hutsa bihurtzen jok-eta.

Hamen iruzkintxo batzuk, paperjale.eusen botatakuak jatorriz.

I: Historiaurretik Erromanizaziora 

  • Azken urtietan izandako arkeo dezepziñuekin (konpontzeko bidian), aurkikuntza interesgarri askori kaso gitxi egin jetset. Uste juat liburu honek gaixakin berradiskidetzen lagunduko nabela. Zelako interesgarrixak, Abauntzeko mapia eta Soalarreko gudarixa!
  • Zelako gozamena, irakurketa ariña eta ondo ilustraua! Eta zein ete dok Eduntse, gure musa baskoi ederra? (kontuan hartuta, Martintxo Altzuetan marrazkizetako arpegi asko benetako pertsonenak dirazela).
  • Bikaina, informaziño fidagarrixa modu entretenigarri eta artistikuan emote hau. Askotan, ipoiña bera bezain inportantia izaten dok-eta, kontalarixan gaittasuna.

II: Nafarroako Erresuma, ametsetik konkistara

  • Begiratu bihar izan juat: Vianako printzea. eu.wikipedia.org/wiki/Vianako_Printzea Aiaiai, hau irakorri eta gero urzainkitiar bihurtuko ete nauk! 😂
  • Interesgarrixa duda barik, baiña 1512 hurreratu ahala, idazliari nafarzaletasuna gaiñezka egitten jetsak, oiñ arte mantendutako didaktismua tapatzen. Ondo jagok e? Baiña pasiñuorrek siñisgarrittasunari kalte.
  • Begiratu bihar izan juat: Arrada eu.wikipedia.org/wiki/Arrada_Zaharra Hor ingurukua izango ete zan Radica? Zelako leku interesgarrixa! Pitillas onduan gaiñera, bisitta ederra eta bizikletazko pasio luziekin.
  • Zenbat gozatzen nabillen liburu txorta hau. Euskal historian ziharko bidaia, ikusmena erabilliz. Martintxo Altzuetan irudixak, banan- banan hartuta, kuadro baten anpliau eta horman ipintzeko morokuak dittuk.

III: Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak

  • Begiratu bihar izan juat: Estibalitz Sasiola. eu.wikipedia.org/wiki/Estibalitz_Sasiola
  • Jakiña, kontakizuna gaur egunera hurreratu ahala, informaziño kopurua haunditzen joiak eta lehen sintetikuak zittuan pasartiak, kapitulo desarrollauaguak bihurtu dittuk (oiñ ballena arrantziakin najabilk). Enfoke aldaketa egokixa, erregular!
  • Gure egunetara gajatozak ixa-ixa. Aurrekuen linean, gerrak, ekonomiak, eta gure herenaittitta-amamen bizimodua.

IV: Karlistaldietatik frankismoaren aurkako borrokara 

  • Nabarmendu nahi juat Markel Lizasoaiñen itzulpena. Ondo egindakua, aberatsa eta berezko pertsonalidadeduna, hain dok eze, ez nauk konturatu itzulpena zanik, harik eta 3. orrialdeko kredituetan ikusi doten arte!
  • Hara, azkenian enterau nok "Los ultimos de Filipinas" famosuen kontuakin. eu.wikipedia.org/wiki/Balerko_setioa (oiñ arte sekulan entzun bakua, etara kontuak gure etxian inperixo zaharran epikia zenbat balorau izan dan)
  • Azken txatal hau neuri hain interesgarrixa ein ez bajatak be (gauza gehixenak ezagunak), kanpoko pertsona bati EHko historixia ezagutzeko oso egokixa begittandu jatak. Bilduma osua, pakete baten, edozeiñi erregalatzeko moduko opari bikaiña dok!

Albokari kaskarra

Oier Gorosabel 2025/11/23 17:32
Albokiakingo nere harremana Maurizia, Leon eta Basilion cassette batekin hasi zuan; eta motibua ez zuan izan albokia bera. Zintta hori 1990 hamarkada erdikaldian erosi najuan, Aldeiturriagan txaplata-abots xelebrian atzetik.
Albokari kaskarra

"Maurizia, Leon eta Basilio" diskua (Elkar, 1988)

Artian ez zittuan bape ezagunak, ez Maurizia eta ezta albokia be (ederto aldatu dok hori!) eta sorpresia hartu najuan grabaziño hori zeiñek eta Ruper Ordorikak ekoitzittakua zala ikustian (1988); oin dala gitxi jakin izan juat grabaketa saio horren nundik-norakuak, komikiz (UBEDA, Garbiñe, GARLUK. 2025. Maurizia, biziminaren hotsa. Ikastolen Elkartea). Kaset hori entzutziakin batera, klarinete bikotx horren soiñu hipnotikuak sorgindu ninduan, eta laster hasi jataan alboka bat eskuratzeko gogua. Nun erosi baiña? Oin be dendetan topatzia gatxa bada, etara kontuak orduan... Handik-hamendik galdetuta, Ermuko "Musikal Araba"n-eta, jakin najuan albokagille bi ba zirala, tresnak egin eta saltzen jittuezela: Juan Antonio Martínez Osses, Otazun, eta Joseba Gastiain, Antzuolan. Eta hurren nekanari deittu najetsan.

Ondo gogoratzen juat Gastiaiñekin izan nintzanekua. Bere etxian hartu najinduan, eta han egon giñuan barriketan pare bat orduz. Materialak erakutsi jestazen, baitta fabrikaziño prozesuan martxan jittuan tresnak be. Fase dezbardiñetan jeguazen; adar batzuk egosten, beste batzueri egurrezko eraztunekin formia emoten, buztarrixak ebaten... txirulak-eta be ba jittuazen, tallarreko tornoren bat erabiltzen juan egurrari formia emoteko. Orduan, neuretako izango zan tresna horren materixalak aukeratzen hasi giñuan: egosten jeukan adarren artian mehetxo bat aukeratu najuan, bal-baltza, fiña; tutuetarako barriz, harek gomendatu jestan egur gogorra (palo rosa?); eta buztarrirako keixa-arbola (detalle guztiak ez jittuadaz ondo gogoratzen, buruz najabilk). Aldez aurretik adostutako dirua be emon netsan, 20.000 pezeta (120 euro; ez gitxi, kontuan hartuta epoka hartan biharrian 85.000 bat pezeta kobratzen najittuala). Halan geratu giñuan ba, telefonoz kontaktuan. Ez juan denpora asko pasau, aste batzuk, tresnia prest jeguala esan arte; eta hantxe juan najakon barriro Antzuolara, albokia hartzera. Oso elegantia begittandu jataan, kolore illun gorrixketan, nik neuk aukeratutako materixalak txukun montauta eta puliduta, apropos josittako zorro baten barruan. Neure poza!

chabieraas.jpg
Argazkia: Chabier Aparizio (Gaiters de Morropreto, Aragoi)

Hurrengo, jotzen ikastia izan zuan. Arrasate Musikalian klasiak emoten zirala entzun eta hantxe apuntau nintzuan. Sergio zuan irakaslia, Bittorixakua, txarto gogoratzen ez badot, eta zapatu goizetan-edo juntatzen giñuan; gehixenetan Xabi izaten najuan ikaskide, Arrasateko jebi gazte bat. Kurtso bat-edo aguantau gajenduan; ikasle gitxi giñuazen, eta Sergiori be etorri eziña suertau jakon, eta... halan geldittu zuan gauzia. Baiña nik ordurako sei-zazpi doiñu jotzeko gai nintzuan, kalian zarataka ibiltzeko beste. Sasoi horretan Markina-Xemeingo Eup! Irratixan najenbixan eta, ferixa egun batez, gasoil bidoi baten gaiñian ekittaldixa egin nebala gogoratzen juat, Joana "Trotixa" eta beste neska batekin. Dirutxo bat bildu gajenduan radixorako!

Denpora batez neure kontura ibilli nintzuan, baiña sekulan ez najuan solturarik hartu zorixoneko arnas-zirkularreko-putzakin, batez be regularki ez entsaiatziangaittik. Izan be, arnas horretarako muskulua biok, eta muskuluori egitteko jo ein biok! Neure arazo nagusiña entsaiatzeko lekua zuan. Albokia jotzia oso eskandalosua dok, ezin dok edonun eta edonoiz jo. Batengaittik edo bestiangaittik, ezin najuan bihar dan beste jo eta, horrenbestez, erdipurdiko nibeletik ez nok sekula pasau.

albokak-01

Ordurako, albokia bere arrarotasunetik urtendako kontu bat zuan. Lehenagoko 4 katueri, neure moduan -baiña arrakasta gehitxugoakin- ikasittako jentia batu jaken eta, pixkaka, masa kritiko bat sortu zuan. Festetan albokari bat entzutzia, normala izan barik, ez zuan hain arrarua -espontaneua, zein kontratautakua-. Doiñu barrixak agertu zittuan; 1996xan Ibon Koteronen diskua; 1998an Kepa Junkeran "Bok Espok"... Albokarixen biltzar festibuak egitten hasi zittuan... Halan be, 2001ian Txilibrinen alboka bat topau najuan rastruan eta saltzailliak 5000 pezeta bakarrik eskatu jestaazen (30 euro). Horra, artian musika tresna honek jekan estimu laburran neurrixa!

Ikasteko, eta regulartasunez jotzeko beste aukera bat Ondarruko Kresala Kultur Elkartetik etorri jataan, neure lantokittik 100 metrora. Fede de Dios izan zuan irakasle eta, txarto gogoratzen ez badot 4 ikasle giñuazen, lekittar 2, ondarrutar 1, eta ni. Honek astero zeozer jotzeko diziplina moduko bat ekarri jestaan; erreztasun gehixago ezin! Halan be, ez najuan neure atasko edo "kristalezko tetxuori" pasau; egixa esan, Feden irakasteko teknikia perfekzionista xamarra zuan eta, musiko ona izateko hori ezinbestekua badok be, neri-neuri ez ninduan asko motibatzen (nahixago juat kantu asko erdi-ondo jotzia, bakarrak perfekto urtetzia baiño). Edozelan be, gustora ibilli nintzuan. Ez juat ondo gogoratzen zelan amaittu zuan aldi hori; pentsau lajeikek hor be ikasle faltia izango zala.

Ordutik hona, dekadentzia. Lehen gitxigorabehera entsaiauta, erdipurdiko albokari kaskarra izatetik pasau ez banintzuan, ba ixa bape jo barik zer izatera allegau naizen, etara kontuak. Hain da eze, katxarro zaharrak kentzen nabillen honetan, oin dala pare bat hille alboka bixak saltzia be serixuan pentsatzen hasi nintzuala. Eta testu hau idazten hasi nintzuan, neure instrumentu maittiori bihar-dan-moduko agurra egin nahixan.

Baiña, gauzak zer dirazen. Idatzi ahala, Gastiaiñen albokian sorrera prozesua berbizi najuan eta, arraixua, pena itzala emon jestaan hain tresna politt eta elegantia, neure neurri eta gustura egindakua, kentzia. Orduan, ba, esan najuan: "Bueno, momentuz alboka bixak barik, bat baiño etxuat salduko: Txilibriñena". Izan be, neuk ez najuan gizona ezagutu eta, esandako moduan, lau xemeikotan lortu najuan. Kontuan hartuta alboka barrixak zenbatian saltzen dirazen, VIP batena izanda, diru majo bat lortuko najuan seguru! Eta beraz, Txilibriñen tresneri buruzko info biltzen hasi nintzuan, erostaillieri esplikatzeko.

Eta barriro gauza bera: info hori bildu ahala (Txilibriñen biografixia... bere alboken apainketak... fabrikaziño tradizionalan detalliak...) hostia, ba jabetzen hasi nintzuan etxian dakadazen trasto bixon balixuaz. Izan be, hónek alboka bixok instrumentuan garapenian egon dan aldaketa garrantzitsu baten lekuko bizixak dittuk: instrumentu tradizionalen ezaugarri teknikuak vs. Gastiain/Ossesek sartutako barrikuntza tonalak... eskala kanonikora egindako afinaziñua (beste instrumentuekin jo ahal izatia ahalbidetu dabena)...

Hori gitxi balitz, artikulo hau idazten hasi nintzanian, Feden webgunia eta tutorialak ikusi eta... jode, barriro saltseatzeko gogua sartu jataan!

Lehenago esandako legez, neure arazo nagusiña entsaiatzeko lekua dok; iñok ez jestak sekulan errixetan egin, baiña nik ba jakixat zer dan auzuan instrumento estridente bat entzutzia, txarto jota gaiñera, eta auzokidiak goguan, ezin juat eroso jo. Dulzainerueri be antzerako gauzia gertatzen jakelakuan, billaka hasi eta sordina bat erabiltzen hasi dirala ikusi juat, lehenago Galiziako xirularru joliek garatutakuan aldaera bat. Alboka-sordineri buruz etxuat bape topau, baiña kontuan hartuta neure aurreko esperimentuak (pabelloia trapuz betetzia, alperrik), napar/galiziarren sordinen ezaugarrixak, eta edredoi batekin egindako aproba bat, uste juat ganorazko zeozer josi ahal izango dotela, lasaittasunez entsaiatzeko.

Gastiaiñen albokia

Lehen deskribatu juat pixkat eta, barriro esango juat, oso elegantia eta liraiña dok; soiñua be hala jaukak, goxua eta atsegiña. Trote haundixa hartuta jaukak (batzutan "tratu txarrak" be) eta, arpegi garbiketa bat bihar bajok be (pulidu eta barnizatzia, barrena) dotoretasuna gordetzen jok, torlojo-ultze-juntura guztiak etxakoz izpirik be mobidu, eta maitte-maitte juat.

 albokak-02

albokak-07
Gastiaiñen albokia. Erreparau bekixo zuluen arteko distantzia irregularrari.

Txilibriñen albokia

Alboka honen egillia Silvestre Elezkano "Txilibrin" (Igorre 1912 - Bilbo 2003) dok. Buztarrixan diseñua berak askotan erabillittakua dok. Bere lelo sabindar kriptiko karakteristikua ikusitta ("Txilik emon suri besuza", iñoiz enterauko al naiz zer esan gura daben zehazki), pabelloian agertzen dan bikotiari oparitzeko egingo juan kontizu: panderua eskutan, eta adarra ahuan agertzen dirazen andra-gizonak dittuk, basarrittar jantzi tradizionalakin, azpixan "Niko eta Jose" idatzitta. Erromerixetako beste musikariren batzuk ete? Biharbada adituren batek argittu lajeikek. Pertsona irudixok adarrian grabauta jagozak, eta bixen artian "Zazpiak bat" eskudu bat agertzen dok. Apaingarri guztiak pintturaz errepasauta dagoz, eta oiñ arte, argizariz pegauta jeguazela pentsau izan juat; oiñ, ostera, konturatu nauk (Txilibriñen beste ale batzuk ikusitta) ezetz, adarrian bertan bajorreliebian grabauta dagozela. Kriston bigharra! Zazpiak Bata Txilibrinen beste alboka askotan agertzen duan apaingarrixa dok; ez ostera, soka borladuna. Izan be, Txilibrinen alboka gehixenak katedunak dittuk, kendu-ipintzeko pabelloia buztarrira lotzeko. Kasu honetan, pabelloia torlojuakin lotuta jagok eta soka borladuna apaingarri hutsa dok.

Torlojuakin lotuta bakarrik ez: gaiñera, junta guztiak argizariz hartuta jagozak, albokako beste parte guztiekin batera, eta esango najeukek honek zerikusixa izan leikiala alboka honen soiñu indartsuakin. Eta bai: Gastiaiñenan aldian, Txilibrinen tresna honen soiñua nabarmen ozenagua dok. Bistan danez, hori ona dok kalian jotzeko, giro zaratatsuan, pandero baten aldian. Kontuan hartu bihar dok alboka honen zuluen arteko distantzixia regularra dala (2,5 zm), lehen egitten zan eran, eta horrenbestez eziñezkua dok modu estandarrian afinautako beste instrumentuekin jotzia. Bera bakarrik jo biok. Protagonista. Bere soiñu ikaragarrixa bat jatork horrekin.

albokak-05

albokak-06
Txilibriñen albokian tutuak. Zuluen distantzia erregularrari erreparau bekixo.

Epilogua

Hauxe dok markia. Artikulu hau alboka bixeri agur egitteko idazten hasi, eta ez bata ez bestia. Eta diru majua lortuko najeukian seguru! (Ossesek 600 eurotik goratan saltzen jabizak barrixak). Baiña tati.

Labainak

Oier Gorosabel 2025/11/21 13:50
Koaderno Handia. Ágota Kristóf, Eskarne Mujika Gallastegi (itzultzailea), Azal biguna, 200 orrialde. Euskara hizkuntza. 2022ko aza. 1a(e)an argitaratua. ISBN: 978-84-9868-735-4

Ume bikixak bildurrezko pelikula baten protagonistak izan jeikiazen: zelako hotzak, zelako zorrotzak, zelako sentimentu bakuak. Bizipen gogorrak bizi izandako jentia gogortu egitten dok, eta horixe dok hamen erakusten dana. Kontakizun estilo hotzakin konektatzia kostau bajatak be, inguruko gertakarixak ulertu ahala nobeliak interesa irabazten jok eta, gustora ez juat esango -gerrako gogortasunak ez dittuk atsegiñak-, baiña azkenian, interesez eta enpatiaz irakortzen dan kontakizuna dok. Hori bai, amaierako bereizketiori etxuat ulertu.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):

  • Okupautako herrialdien zoritxarra: lehelengo okupatzailliak bortxatzen jittuek... eta gero "askatzailliak".
  • Ulertzen juat hau estilo ariketa bat dala, umien papelian jarritta, Koaderno Handi horretan gertakari soilak objektiboki jasotzeko ahalegiñakin bat. Baiña... soiltasun hori, gauza interesgarrixak komunikatzen dirazen arren, kontakizunan kalterako dok.

85 urte intentsuren zatitxo bat

Oier Gorosabel 2025/11/15 18:00
Manuel de Irujo. Gaur, #2, Eugenio Ibarzabal. Azal biguna, 167 orrialde. gaztelera hizkuntza. Erein(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-400-3410-6

Horixe dok liburua: gizon honek dakixan guztian (kontau leikiana, eta ezin leikiana) zatitxo bat. 167 orrialde dittuk, baiña 1670 be izan zeikiazen. Errez irakorri juat (gatxagua izango zala uste najuan), batez be 1930-40 hamarkadetako kontuen interesangaittik.

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñen bat (atzetik aurrera):

  • Bai, duda barik krisi garaietako txatala interesgarrixagua dok, bizitza parlamentario normaleko negoziaketak baiño (kontzertu ekonomikuak, bozketak, eutsi eta tati...). Politikarixen joko doblian adierazpen on bat 128. orrialdian: "Me acuerdo de una ocasión hablando con Prieto. Estaba en contra de algo que había propuesto José Antonio: "Es que José Antonio habla con uno y le convence", me decía, casi, casi, protestando. (Agirre) Tenía una manera de ser, una franqueza, una honradez, una simpatía personal que provocaba una reacción inmediata. A uno de los hombres que mejor he oído hablar de José Antonio fue a Prieto, y Prieto fue el enemigo número uno hasta la segunda parte de la lucha por el Estatuto".
  • Gerrako lehelengo mobimenduena bai, hori oso interesgarrixa dok (Andazarrateko mendi lepo estrategikua hartzeko erabagixa eta inkurtsiñua...).
  • 1936 arteko kontuak: jeltzalien gorakadia, beste frakziño politikuen aldian, eta barne zatiketia gazte adoretsuen eta zahar patxadazalien artian. Parlamentuetako tejemaneje politikuak, helburu autonomistekin (gaur independentzixian aldeko indarrak berde badabiz, imajiñau orduan). Liburua irakorri lajeikek, baiña 86 urtedun baten memorixia selektibua dok -halabeharrez- eta une batzutan elkarrizketia erratiko xamarra jirudik.
  • Gaztaro osua Bilbon, eta aitta Sabino Aranan abogaua. Kokatzen gabiz.
  • Ea ba. Ikusi daigun, "hombre de partido" bat dan (= Alderdixan alde bizitza osuan kaka jateko gai, tautik esan barik) ala iritzi propixorik dittuan.

40 hamarkadako briztadak

Oier Gorosabel 2025/11/14 17:00
Nada, Carmen Laforet. Azal biguna, 368 orrialde. 2020ko urt. 28a(e)an Austral(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-233-5698-0

Zelako liburu ona. Paradoxa ezaguna: zelako artelan ederrak eragin izan dittuan miserixiak! Familia baten etxe barruko giruan (herri txiki batetik Bartzelonara ikastera doian neskato baten begixetan), orduko bizimodu latza kontatzen dok, ez siñisteko edertasunez.

Normala, instituto guztietan irakortzeko agintzia.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):

  • Amaman pertsonajia deigarrixa dok. Beti bigarren planuan, iñok berari kaso haundirik egin barik, etxekoandra zaharra etxeko arimia dok, beti bestiekin pentsatzen, eta euren liskarren lekuko etsitua. Behar baiño gitxiago maittatua.
  • Zelako ederra, gaben deskribapen orokorra. Bistan dok, edertasuna -lizuntasuna bezala- gehixenbat ikuslian begiradan egoten dala.
  • Eta nun kokatzen dok idazlia, gerra osteko Bartzelona baten? Ezin dok jakin, ez jok postura argirik hartzen (40 hamarkadako frankismua, fase faszistan, kunetero eskuadroiak justu-justu kontrolatzen...). Margolan baten erakuste-panoramikua dok, iritzi barik. Halan be, expresionismuak hori jakark: gauzak bere horretan berba egitten juek. Eta pertsonajien iraganeko bristadak jagozak: gainbeheran datozen burgesak... frente inguruko bentajistak... odol barrixakin datozen ikasliak...
  • Guixolsen jauregi dekadenteko bohemio-nahixak. Iturdiaga ahoberua (Arestiren "Maldizio betikoa"ren destinatarixuetakoren bat?).
  • Begiratu bihar izan juat: Santa Maria de la Mar. ca.wikipedia.org/wiki/Santa_Maria_del_Mar
  • Bestalde, kutsu inpresionista nabarmeneko eszenak (Bartzelonako kalietatiko gabeko pasiua...) xarma berezixa jaukek bai. Guzurra dirudi, gasogeno-urtietan hain gauza ederra sortu zeikianik.
  • Katalan hizkuntzian lehelengo aipua, liburu erdixian (p. 196). Juan osabia, bere onetik urtenda, emaztia blastiatzen dabenian, gazteleriakin txandaka urtetzen jakok.
  • Gabonetako pasartia, (musuzapixa eta beste) apartekua dok: zelako indarra, familia gris baten gertatu leikiazen gorabeherak erretratauta.
  • Etxakixat prologuan lupaz aztertutako testu konpleju hori hala diseñaua izan ete zan. Bajakixat, piso illun horretako biztanle tetrikuen arteko girua oso erakargarrixa dala.
  • Juer, 80 orrialdetako prologua. 😅 Argi geratu jatak: gerraosteko nobelagintzan ale garrantzitsuenetarikua dala hau; inpresionismo/expresionismo kutsu nabarmena daukala (guay); baitta existentzialismua be (txungo). Hasi daigun ba.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026