Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Komikiak eta euskal rock-a

Komikiak eta euskal rock-a

Iñaki Otamendi 2005/12/14 23:15
Dabilenharria-ren artikulu mamitsua
Komikiak eta euskal rock-a

Irudia: Robert Crumb

Orain dela gutxi Zarama taldearen Bidea Eratzen kantako "hiri-logelak ari dira hiri-hilerrietan bihurtzen eta leihoen atzetik zakil hiltzaileen erasoa" esaldiari erreparatu nion eta Ralf König-en lanaz ari zela pentsatu nuen: aspaldi ezagutzen nituen bai kanta, bai Kondoi hiltzailea komikia, baina orain arte ez nituen biak lotu (denbora asko da Zarama entzuten ez nuela, eta garai horietan beste komiki batzuk irakurtzen nituen). Baina gero Ralf König-en komikia 1988koa zela konturatu nintzen, eta Zaramaren diskoa, berriz, 85ekoa; beraz, lotura hori ezin zen egin...

Gertaera horren ondorioz, euskal rock-ak eta komikiek zer-nolako harremana izan duten pentsatzen eta erreferentziak bilatzen hasi nintzen. Azken finean, agian ez da izango elkarrenganako eraginari buruzko tesi bat egiteko adinako mamirik, baina iruditzen zait joko polita izan daitekeela zaletasun horiek ditugunon artean bildumatxo bat egitea.

Pentsatzen dut 70. eta 80. hamarkadetan bi adierazpide hauek lotuagoak zeudela, kontrakultura bereko adierazgarriak zirela. Fanzineetan adibidez komikietaz hainbeste idazten ez zen arren komikiek betetzen zituzten orri asko, eta bertan musikaz ere asko idazten zen. Garai horretan Muskaria aldizkaria sortu zuen Roge Blascok adibidez Euskonews-eko elkarrizketa batean "Zerk bultzatu zintuen kazetaritza ikastera?" galderari horrela erantzuten dio: "Hamaika urterekin komikiak marrazten nituen eta aldizkari bat egiten nuen, lehengusuei saltzeko". Helduagoa zenean "Doctor Livingstone, supongo" telebistako saioan abentura bidaien monografiko bat egingo zuen Hugo Pratt elkarrizketatuta. Vulpess taldeko Lolesek beste elkarrizketa batean bere ezizena, Anarcoma Zorrita, Nazario komikigilearen pertsonai batetik hartu zuela dio. Del txistu a la telecaster liburuan Teniente Bluxberri taldea aipatzen da, Moebius-en Blueberry pertsonaitik hartua seguraski.

Diskoetan (Eskorbuto-renak, Cicatriz-enak, RIP-enak...) komikiak edo marrazkiak sartzea oso ohikoa zen garai horretan, agian argazkiek baino presentzia gehiago zuten, azalak ere marrazkiekin egiten baitziren: La Polla-ren lehendabiziko bi disken azala Ñako izeneko batek egin zituen, eta No somos nada diskaren azala TMEO-ko ohiko marrazkilari den Santi Orue-k egin zuen adibidez. Kanten hitzak biltzen zituzten liburuxketan ere komikiaren estetikaren moduko hizkiak agertzen ziren maiz. Baldin Bada-ren lehen diskoan ere, Diputazio Okupazio kanta komiki batekin dator. Horietako asko ez ziren komikiak, irudiak ziren, baina ez da erraza garai haietan muga non zegoen definitzea.

No somos nada
Irudia: Santi Orue

Zaramaren kasuari jarraiki, Indarrez diskoan Gabi marrazkilariaren komikien bidez adierazten dira kanten letrak. Roberto Moso-k Interneten argitaratu zuen Flores en la basura eleberrian, Álvarez Rabo-ren komiki bat agertzen da sarreran eta euskaraz argitaratu zuen edizioan Asisko-ren marrazki bat sartu dute.

Eta Raboren haritik tiraka, ustekabe galanta hartu nuen honetaz konturatzean: Hertzainak taldearen Salda Badago diskoaren azala marrazkilari horrek berak egin zuen (nahiz eta garai horretan Alvarez Plagaro izenpean sinatu).

Salda badago
Irudia: Álvarez Rabo

Itoiz taldearen Lo egin kantan "Lemoiz inguratu pirata eta sioux Bizargorri ta Asterix jake erregeari ontzi eta zaldiz" eta "Mafalda eta Zakili enamoraturik" esaldietan komiki pertsonaiak aipatzen dira.

Asterix ere protagonista da No somos nada kantuan: danok ezagutzen dugu "Kristo aurreko 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate... Osoa? Ez!" esaldia, baina La Pollakoen ustez edabe magikoa ez da Panoramix-ek egindakoa, eta diskoari hasiera ematen dion kantan "Una aldea poblada por irreductibles Galos resiste ahora y siempre al invasor con una poción magica que los hace invencibles: el cerebro!" oihukatzen dute.

Baina American Splendor filmak aukera eman digu erreferentzia nagusienetako bat berriro gogoratzeko: Kortatu-ren lehen diskoan, Mr. Snoid entre sus amigos los humanos kanta topa dezakegu, Robert Crumb marrazkilariaren pertsonaia baten istorioan oinarritua, eta La cultura kanta egiteko egile beraren Fritz Katua-ren komiki bateko hitzak erabili zituzten (ikusi artikuluaren portadako komikia):

"Ay qué a gusto, me iría ahora a la cama
pero hay que estudiar
tengo examen mañana
Cualquiera diría que los exámenes son
el fin al que dedican su propia vida.
¡Qué aburrimiento, qué tontería!
Tendré que tomarme una anfetamina
Y recuerdo el tiempo
cuando todo esto me resultaba
constructivo, inspirador y educativo.
Uno cree que aprender es importante
y se convierte en un jodido intelectual
que trata de serlo más que los demás
uno se pasa años y años
con la nariz metida entre los libros
Mientras el mundo se escapa frente a uno"

Disko horretako beste lotura bat Don Vito y la revuelta en el frenopático da, Montesol marrazkilariaren pertsonaia bat aipatzen baitu.

Beste datu hau www.muguruzafm.com atarian topatu dut: Kortaturen diskografian, El estado de las cosas diskoan, Nivel 30 kantaren bidez "Ranxerox" komikia sortu zuen Stefano Tamburini-ri omenaldia egiten zaio.

Negu Gorriak taldean ere komikiek bere lekua izan zuten: Napartheid kanta ez legoke inon Napartheid fantzinerik gabe, eta Borreroak baditu milaka aurpegi disko beltzean Asisko Urmenetak egindako marrazkien bidez agertzen dira kanten hitzak.

Iñigo Muguruza-ren komikizaletasunaz nonbait irakurri dut, eta lehendabiziko CDan bere marrazki batzuk tartekatzen dira. Zinemazalea ere badela entzun dudanez ez dakit Joxe Ripiau-k jotzen zuen Clouseau inspektorea nondik sortu zen. Segur aski, Napartheiden ikusi ahal izan dugun Pedro Mayo komikia kantaren ondoren sortua izango da; edo argitaratua, behintzat. Bestalde, Sagarroi taldearen logoa Asisko Urmenetak egin du.

Tijuana in Blue taldearen Vidas ejemplares cap. 19 kantan "habrá que hacer una historieta de esto" esaldi famatua agertzen da, eta istorioa Carlos Azagra marrazkilariari buruzkoa da (argitaratutako DVDan Azagra bera agertzen da). Makinavaja kanta Ivá-ren pertsonaia batean oinarrituta dago. Tijuanaren logotipoak komikiaren eragin nabarmena du.

Tijuana in blue
Irudia: ?

Jokin Larrea Kojon Prieto y Los Huajolotes taldeko kide izan da, baxujolea zehazki, eta taldearen ibilerak bildu izan ditu komiki batzuetan. La Polla taldearen Hoy es el futuro eta Alaitz eta Maider-en Inshala-n komikiak ere egin ditu.

Morau kantariak Hugo Pratt-en pertsonai gogoratuena aipatzen du Blanka kantan: "eta Korto Maltesse ikusi dute mozkorrik emagalduen auzoan". Morauren CDetako marrazkiak Mattin-ek egin izan ditu, bai eta Txukalda azken diskoaren portada ere, bi hauen arteko harremana luzea da, eta badu komikiekin harremana: begira, bestela, Argiako elkarrizketa baten zer dioen Morauk berak:

GALDERA: Nondik dator Morau ezizena?
ERANTZUNA: Argiarekin zerikusi handia du. Garai batean, Mattin marrazkilariak eta biok Superertzaina izeneko komiki-tira egiten genuen Argian. Mattin ere ezizena denez, nik ere ezizena behar nuela erabaki eta Morau aukeratu genuen.

Napartheid fantzineak musikari buruzko monografikoa egin zuen, eta marrazkilariek Mikel Laboa-ren kantak komikiratu zituzten beste ale batean. Negu Gorriak eta Kojon Prietoren singelak argitaratu zituzten ere.

Erreferentzia modernoagoa, garaian eta estetikan, Betagarri-k ematen digu: Arren erro zaharra CDan Manga komikiak dira nagusi, hitzen liburuxka atzetik aurrera irakurtzea gomendatzen da, kanten hurrenkera Japonian bezala atzetik aurrera baitago, eta Akira pertsonaiaren kutsua duen norbaiten istorioa kontatzen zaigu. Komikiaren ideia Betagarri taldearena da, eta marrazkilaria Eddy Rodriguez Quillay da.

Skunk taldearen Kinky diskoan superheroien antza hartzen dute musikariek marazkien bidez. BAP!!-ek Negu Gorriak taldearen alde egin zen bideo-bilduman kristoren bideoklipa egin zuen, Batman telesaileko kanta oinarritzat hartuta, taldekideak Bap!man, Robin, Joker maltzurra eta Milakaurpegiz mozorrotuta. La Pollak, aldiz, Barman! oihukatzen zuen.

Eta, oraingoz, bukatzeko, komikilari-musikari edo musikari-komikilari kasu aipagarriena datorkit burura: Mauro Entrialgo Fat Esteban eta Esteban Light musika taldeetako kide izan da. Bestalde, Balerdi Balerdi taldearen logoa egin zuen, eta Curiosidades del mundo del Rock izenburupean komiki batzuk egin ditu. Kantak eta bideoak ikusteko aukera, mauroentrialgo.com orrian.

Zerrenda hori egiteko, hainbat iturri erabili ditut: nire CD, komiki eta oroitzapenak; lagunen aipamenak; Donostiako liburutegietako CD eta komiki bildumak, Google bilatzailea...

Ziur blog honetako irakurleen artean erreferentzia eta informazio gehiago bil dezakegula; aipatutakoen artean akatsik badago, zuzendu... Ea azkenean tesi hori egiteko uste baino material gehiago dagoen...

etiketak: komikiak, Euskal rock
xiber
xiber dio:
2005/12/15 11:25

Negu Gorriak taldearekin jarraituz, Itxoiten kanta Valiente-Borottoren komiki batetik aterata dago, baita liburuxkan datozen marrazkiak ere (Asiskorenak ez diren bakarrak).

Itzelezko artikulua bai horixe.

eriz
eriz dio:
2005/12/19 11:57

Oso interesgarria!! Nik rock-ari buruzko dokumental bat egiteko aukera izan nuen duela bost bat urte (Salda Badago) eta prestatu nituen elkarrizketa guztietan sekula ez zitzaidan otu komikien garrantziaz galdetzea (horregatik ez da honen inguruko ezer aipatzen dokumentalean). Argi ikusten denez, badu eta ez txikia. Egunen batean ber-edizio bat egiteko aukera izango banu, dudarik gabe landu beharreko gaia litzateke. Artikulua nire artxibora kopiatuko dut, bai horixe! Zinez interesgarria!!

e-gor
e-gor dio:
2005/12/15 01:50

A ze artikulu puskarekin estreinatu zaren blog honetako kolaboratzaile gisa, Iñaki! Benetan mamitsua eta interesgarria.

Aportazioak egiteari buruz, nik ezingo dut asko lagundu... Euskal rock-a apur bat bai, baina fanzineak eta komiki underground-aren mundu hori ez dut hainbeste ezagutzen... ez zuk beste behintzat! Nekizkien edo bururatzen zaizkidan erreferentzia guztiak aipatu dituzu zuk artikuluan.

Eskerrik asko berriz, zure hurrengo kolaborazioen zain izango gaituzu!

Magabila
Magabila dio:
2006/01/04 13:01

http://donostialdetik.blogspot.com

Beste hondar-ale txiki bat euskal blogosferan

Iaki Otamendi
Iaki Otamendi dio:
2005/12/20 22:04

Dabilenharria izenpean bidali izan ditut iritzi batzuk Blog honetara, eta Blog-a bera izan zen artikulu hau idazteko aitzakia: komikizale euskaldunak aukera ederra daukagu orain gure zaletasunari buruz aritzeko.

Erizek aipatzen duen bezala (gustatu zitzaidan Salda Badago dokumentala!) interesgarria izango litzateke musikari eta musikazaleei euren komikizaletasunari buruz galdetzea; agian bide hori jorratzen saiatuko naiz beste artikulu batean, hau da, harreman honen "sustrai" eta gakoei buruzko ausnarketa. Musikazale guztiak ez dira komikizaleak, baina komikizale gehienak musikazale direla susmatzen dut...

Erreferentzia gehienak 70 eta 80 hamarkadakoak izanik, gaur egungo mundu digitalizatuan komikia eta rock-aren arteko harremana mantentzen da ala aldatu da? Hau da, marrazkiak eta komikiak beste aukerarik ez zegoelako eskura (argazkiak, ordenagailuak...) erabiltzen al ziren batez ere? Beste burutazio bat: garai horretan rock-a musikariak baino gehiago izaten zela uste dut: inguruko lagunak, fanzineak, gaztetxe giroa, kontrakultura... zein paper betetzen zuten marrazki eta komikiek giro horretan?

Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten saiatuko naiz noizpait: munduan zehar eta gure herrian rock-ak eta komikiak izan duten harremanari buruzko informazioa biltzen ari naiz poliki-poliki....

Ea beste norbaitek, Xiberrek Valiente-Borotto eta Negu Gorrien kasua aipatu duen bezala, zerrenda handitzeko aipamenak egiten dituen: ez dut uste nik danak aipatu ditudanik... Orain dela gutxi Kuraiaren Piztu da piztia biniloa eskuratu nuen, eta b-serieko pelikula eta komikien estetika nabaria du. Eta Durangoko azokako Sorkunekin eman zuten kontzertuko kartela ere oso deigarria egin zitzaidan... Komikiekin baino zirkoarekin harremana daukala esan dezake batek baino gehiagok, baina bakoitzak bere ondorioak atera ditzala: http://www.musikametak.com.

Baina esan bezala agian interesgarriena ez da solik kuantitatiboa, koalitatiboa baizik, hau da, bi adierazpide horien arteko harremanaren ardatzak topatzea, eta artikulu "xelebre" edo "profesionalegia" izan gabe bi zaletasun hauek konpartitzen ditugunok bertan gure burua islatua ikustea.

irakurle bat
irakurle bat dio:
2006/01/02 08:34

Ezin duzu La Polla Records-en "Los Jubilados" diska ahaztu (binilo formatoan). Abesti bakoitzaren letra komiki bat da. Hau da, diskaren barnean zegoen liburuxka 12 orriz osatutako komiki sorta da (edo gehiago). Guztiak Azagrak eginak. Ah! eta Makinavajaren (Tijuana in Blue) bideo-klipean Ivá-ren marrazki/animazioak agertzen dira.

e-gor
e-gor dio:
2020/09/19 08:53
Kortaturen "Don Vito y la revuelta en el frenopático" abestiak "Makoki" aldizkariko komiki bati egiten dio erreferentzia, Montesol-en "Don Vito & Co" komikiko istorio pare bati hain zuzen ere: 1982ko azaroan argitaratutako 3. zenbakian ateratako "¡Rebelión en el frenopático!" (https://twitter.com/[…]/1) eta 1983ko apirilean argitaratutako 5. zenbakian ateratako izen gabeko istorio bat (https://twitter.com/[…]/1).
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10