Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Conan Doyle, hiltzailea eta plagiatzailea?

Conan Doyle, hiltzailea eta plagiatzailea?

e-gor 2005/08/14 00:30
"The hound of the Baskervilles"-en benetako egilea hil zuela diote batzuk

Blog honen irakurleek jakingo duzuenez, beste irakurketa batzuekin tartekatuta Sir Arthur Conan Doyle-ren The original illustrated "Strand" Sherlock Holmes - The complete facsimile edition (Sherlock Holmes-en abentura guztiak dituen liburua) irakurtzen ari naiz (jada horri buruzko bi artikulu idatzi ditut, hemen eta hemen), eta orain justu The hound of the Baskervilles daukat esku artean. Ba bizitzaren kasualitateak, oraintsu neskalagunak irratian entzun du agian Sir Arthur ez dela obraren benetako egilea, baina ez hori bakarrik: batzuen arabera, benetako egilea Conan Doylek pozoituta hil zuen hori jakin ez zedin, eta bere gorpua hobitik atera nahi dute frogatzeko!

Ezaguna eta nahiko onartua da Bertram Fletcher Robinson kazetari, abokatu eta Doyleren lagunak errekonozitzen zaiona baino eskuhartze handiagoa izan zuela aipatutako nobelaren sorkuntzan. Hark erakutsi zion Sherlock Holmes-en sortzaileari Dartmoor, kontakizunaren tokia inspiratu zuena; Baskerville Robinsonen gurdi-gidariaren izena zen; eta Robinsonek kontatu omen zion Doyleri Sir Richard Cabell-en istorioa, Satani arima saldu ziolako infernura txakur-talde batek arrastaka eraman zuen gizonarena. Lehen edizioko oin-ohar baten honela dio: "This story owes its inception to my friend Fletcher Robinson who has helped me" (Istorio honek bere kontzepzioa lagundu nauen Fletcher Robinson adiskideari zor dio).

Baina orain sei gizonek osatutako talde batek (Rodger Garrick-Steele idazleak eta Paul Spiring fisikari, biologo eta polizia-ohiak lideratzen dutena eta patologo eta toxikologo bat ere badituena) uste dute nobela Robinsonek idatzia dela eta Doylek bion izenean ateratzea nahi zuela, baina argitaletxekoek ez zutela nahi izan; eta laudorio guztiak jaso ondoren, egia inoiz jakin ez zedin, Doylek Robinsonen emaztea (zeinarekin afera bat zuen) konbentzitu zuela senarra laudanoz pozoitzeko. Talde honetakoek Robinsonen gorpua Devon-eko bere hilobitik ateratzea eskatu dute, laudanoz hila izan ote zen aztertzeko, eta ez tifusez bere heriotza-agiriak dioen bezala.

Ez dakit, baina niri arraroa egiten zait Conan Doyle bezalako gizon batek, eskubide zibilen, justiziaren eta berdintasunaren alde konprometitutako gizon batek (ikusi berari buruzko aurreko artikulua), horrelakorik egitea. Baina zuzen baleude, pentsa: inoizko detektibe onenaren kasu konplikatuak asmatu zituen gizonak egindako hilketa deskubritu izango lukete, ehun urte beranduago! Ez lirateke beraiek izango inoizko detektiberik onenak?

eneko
eneko dio:
2005/08/15 19:28

Zurea irakurri ondoren, gehiago jakin nahiean bilaketak egin ditut eta aurten berpiztu den duela urte batzuetako historia dela ikusi dut: CNNko webean duela bost urteko albisteetan: Conan Doyle a murderer? eta Master of intrigue Conan Doyle accused of murder. Baina esaten duzun moduan, orain Fletcher Robinson-en gorpua hobitik atera nahi dute ea pozoitu zuten edo ... ez dakit horrek ezer frogatuko duen, misterio gehiago akaso :-)

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/08/18 10:54

Ez dakit Conan Doyleri buruzko zurrumurruak "euskal gatazka" inguruan hain ohikoak diran hainbat akusazio bezain "benetakoak" izango diran ala ez. Dakidana da gaur egun kontu bat baino gehiago argitzeko gorriak ikusten baldin badituzte, orain dala 100 urte baino gehiago gertatutakoekin pentsa... "El Viento" pelikula argentinar bikainean, Federico Luppik antzezten dauan pertsonajeak bere burua entregatzen dau komisaldegian urte mordoa lehenago (delitua guztiz preskribiduta egonda) egindako hilketa batengaitik. Bitxia da komisarioak ezarritako "zigorra".

Bestela, mezu honetan ataratako gaia dala eta, neuk uste dot gizakiok kontraesankorrak garela berez. Ez garela txintxo-txintxo edo gaizto-gaizto hutsak, eta gisa horretako planteamenduek (azken aldiotan hainbat agintarik sostengatuta) heldutasun eza ikaragarria deukiela. Danok deukogula deabrutxo bat barruan pentsetan dot. Euskaraz esaten dan legez "kalean uso, etxean otso" (edo alderantziz) edo "batean kale, bestean bale". Kontua izango zan ahalik eta aldi gehien bale egitea, kale baino.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10