Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Marjane Satrapi, berriz irabazle Angoulêmen

Marjane Satrapi, berriz irabazle Angoulêmen

e-gor 2005/01/28 09:55
"Poulet aux prunes" bere lanak irabazi du aurten album onenaren saria
Marjane Satrapi, berriz irabazle Angoulêmen

Irudia: Marjane Satrapi

Aste honetan bertan idatzi dut blog honetan Marjane Satrapiren "Persepolis" lanari buruzko artikulu bat, lehenago Angoulêmen gidoi onenaren saria irabazitakoa. Ba oraintxe bertan jakin dut bere azken lanak, "Poulet aux Prunes"-ek, irabazi duela aurtengo sari nagusia, album onenari ematen diotena.

Atzo gauean izandako sari banaketan bertan jakinarazi zuten izendatutakoen artetik nor den irabazlea, Oscarren antzera. Ekitaldiak ere Oscarren itxurakoa dirudi, argazkiaren arabera... Behintzat "Persepolis" komikiko Marjane protagonistaren benetako aurpegia ikusi ahal izateko balio digu!

Marjane Satrapi
Irudia: www.bdangouleme.com

Ea noiz dudan aukera lan berri hau irakurtzeko. Ez dut uste oraindik Espainian eta gaztelaniaz argitaratu dutenik, baina Hendaia hortxe bertan daukat, eta bestela eMule hor dago...

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/07/29 21:16

Gaur amaitu dot "Pollo con ciruelas", gaztelerazko itzulpena, baita gozatu be. Zinemaren pelikula baten traza hartu deutsat, atzera eta aurrera denporan, detaileak ondo zainduta. Oso ondo kontautako istorioa, eta neuri gustetan jatazan horietakoa, garaikidea (edo ia) eta fantasiarik gabekoa (edo gitxikoa). Are gehiago, egiazkoa izango ote istorioa?

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/02/25 15:33

Urpekaritzan ibili naz eta deskubridu dot Satrapi andrea nahiko ezaguna dala. Neuk Igorren blogaren bidez eduki dot haren barri, egia esan.

Kontua da, sarean murgilduta, Marjaneren liburuak beste hizkuntza batzuetan itzulita dagozala ikusi dodala. Jatorrizkoaz aparte (frantsesez), ingelesez, gazteleraz, italieraz eta katalunieraz be irakur daitezkeela. Eta ziur aski beste hizkuntza batzuetan be egongo dira, urpekaritza lanak ez ditudalako zehatzegi egin. Portugesez ez, dirudienez, esate baterako. Ezta euskaraz be, noski. Noski?

e-gor
e-gor dio:
2005/02/25 15:52

Persepolis-i buruz esan dezaket badagoela frantsesez (jatorrizkoa hala da), gaztelaniaz (nik hala irakurri ditut) eta katalanez (Bartzelonako komiki denda baten ikusi nituen). Euskaraz ez dago, nik dakidala behintzat. Eta portugesez edo beste hizkuntzetan dagoen ala ez, ez dakit.

Eta beste komikiei buruz, ba are gutxiago dakit. Aipatutako Poulet aux prunes, adibidez, nahiko berria da eta ez dut uste oraindik gaztelaniaz dagoenik...

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/03/08 14:10

Pasa dan zapatuan (2005-3-5), euskaldunon egunkari barrian, Statrapi andereari egindako alkarrizketa irakurri neban. Gauza asko komentau dezakegu, baina deigarria egin jatan detailetxo bat. Alkarrizketatzaileak egunkari euskaldun batekoak zirela esan eta gero, Satrapi andereak gustura asko hartu zituen, "gitxitua izate" horren konplizitateagaitik edo. Apur bat aurrerago, zera adierazten dau komikigile irandar-frantsesak:

"Bestalde, nahiko nuke azpimarratu eskuratu sarien artean gehien plazer egin didana euskaldun batzuek eman didatela, Fernando Buesa Blanco saria."

Ez gagoz ohituta ba holakoak entzutera. Enpin.

kerkus
kerkus dio:
2005/03/31 19:22

Patxi Lurrak aipatu duen elkarrizketaren linka duzue hau . Merezi du irakurtzea.

http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2005/m03/d20050305/p00036831.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10