Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "30 X 30 - Gure komikiaren tamaina (1976-2006)" liburura atera dute

"30 X 30 - Gure komikiaren tamaina (1976-2006)" liburura atera dute

e-gor 2007/02/09 23:05
Euskal komikigintzaren azken 30 urteotako historia, 30 egileren bidez kontatua

Gasteizko Atiza komikigileen elkarteak , Michelena Inprimategiarekin batera, 30 X 30 - Gure komikiaren tamaina 1976-2006 liburua kaleratu du. Bertan euskal komikigintzaren azken 30 urteotako historia kontatzen digu Juan Manuel Díaz de Guereñuk, horretarako 30 egile aukeratuz. Oso liburu interesgarria, beraz. Hilabete honetako TMEO-rekin batera banatu dute, beraz TMEO salgai dagoen liburudenda eta kioskotan erosi daiteke.

Liburua Atiza elkarteak iazko abenduko Crash Comic jaialdirako paratutako liburuaren izen bereko erakusketan oinarritua dago, zeinaren komisario Díaz de Guereñu bera den eta otsailaren 14a arte irekita egongo dena Gasteizko Zuloa gunean.

Liburuak lau atal ditu: lehenengoan azken 30 urteotako euskal komikigintzaren historia kontatzen zaigu; bigarrenean hautatutako 30 egile horiek egindako irudi batzuk agertzen zaizkigu, egileen aipu batzuekin batera; hirugarrenean 30 egileon biografiak daude; eta laugarrenean Euskal Herriko komiki-baliabideen gida bat ikus dezakegu (komikidendak, argitaletxeak, aldizkariak, fanzineak, elkarteak, azokak, lehiaketak...). Bide batez, Crash Comic jaialdiaren web gunean ere aurki ditzakegu liburuaren 2. eta 3. atalak.

Bertan agertzen diren 30 autoreak hauek dira (ez dut estekarik jarriko, goian aipatutako helbidean, egileen informazioaz gain, estekak ere bai baitatoz):

  • Josemari Alemán Amundarain
  • Antonio Altarriba
  • Alvarortega
  • Raquel Alzate
  • Angel Benito Gaztañaga
  • Miguel Berzosa
  • Iñaki Cerrajería
  • Mauro Entrialgo
  • Dani Fano
  • Nacho Fernández
  • Roberto Garay
  • Gregorio Muro Harriet
  • Iñaki G. Holgado
  • José Ibarrola
  • Javier de Isusi
  • Kini
  • Juan Luis Landa
  • José Manuel Mata
  • Antton Olariaga
  • Luis del Olmo
  • Alex Orbe
  • Santi Orúe
  • Pedro Osés
  • Alex San Vicente
  • Simónides
  • Santiago Valenzuela
  • Mikel Valverde
  • Bernardo Vergara
  • Jon Zabaleta
  • Jesús Zulet

Elkarte txiki eta baliabide handirik gabekoek liburu bat atera nahi dutenean, edizioa eta banaketa arazo izaten dira, eta hala izan da liburu honekin ere. Astigarragako Michelena Inprimategiari esker lortu da argitaratzea, urtero bere bezero eta lagunen artean banatzeko editatzen duen monografikoetarako aukeratu baitzuen. Hala, liburua bada denboratxo bat atera zela, baina zirkulu itxian banatzen zen. Nik Atiza elkartera bertara jo nuen nola lor zitekeen galdetzeko, eta Mauro Entrialgok berak esan zidan TMEO aldizkariaren hurrengo alearekin banatzeko asmoa zutela (jende bera mugitzen baita Atizan eta TMEOn), eta prezio nahiko sinbolikoan. Eta hala da, ez baita erraza koloretan eta guzti dagoen liburu bat gaur egun 5 eurotan lortzea. Ez dago ez erosteko aitzakiarik, beraz!

Euskal komikigintza apur bat gehiago ezagutzeko ezinbesteko liburua, Juanmaren jakituria infinituak dakarkiguna. Lastima gaztelaniaz soilik egotea!

Fitxa

Izenburua: 30 X 30 - Gure komikiaren tamaina (1976-2006)

Egilea: Juan Manuel Díaz de Guereñu

Argitaletxea: Atiza eta Michelena Inprimategia

Urtea: 2006

Lege gordailua: SS-1477/06

dabilenharria
dabilenharria dio:
2007/04/15 15:37

Gasteizen ikusi ahal izan nuen erakusketa eta liburuaren formato antzekoa zuen, baina bertan lan originalak eta argitaratuak agertzen ziren eta liburuan argitaratutakoak daude nagusiki: hau ez da txarra, liburu formatu honetan originalak ez lirateke berdin apreziatuko, eta liburuko irudiek komikigileen garapena eta marrazteko teknika guztiak erakusten ez badituzte ere interesgarriak dira.

30x30 liburuaren alde positiboena komikilarien biografia, iritziak eta irudiak biltzea da. Ipurbeltzek ere “1977-2002” bilduma argitaratu zuen aldizkarian publikatu izan duten autore askoren datuak eta iritziekin. Bi lan hauekin Euskal komikilari guztien datu-basea osatzen hasteko oinarri ona daukagu.

Komikilarien iritziak oso pertsonalak dira, komiki mundua ezagutzeko baliagarriak. Ez dute esaten nola lortu dituzten: beraiei hitz batzuk eskatuta, elkarrizketa zabalagoen parte diren...

Erakusketan, euskaraz argitaratzen duten komikilarien textuak euskaraz zeuden soilik, baina liburuan euskaraz dagoen bakarra Olariagaren textua da (ez dakit irizpide honen zergaitia...): bi eredu hauek ez dira positiboak nire ustez, horrela elebakarrentzat euskarazko komikigintza ezezaguna izaten jarraituko baitu, komikigintzan (ere) mundu paralelotan biziko bagina bezala.

Komikilariak aukeratzeko orduan 30 inguru aukeratu behar ziren eta dauden guztiak merezí zuten bertan egotea. Beste asko egon daitezkeela dio autoreak, eta aniztasun eta kopuru hori deigarria dela.

Komikilari eta gidoilari hauen aipamena hari gisara erabiliaz Komikigintzaren azken 30 urteotako ibilbidea kontatzen da: autoreak behin baino gehiagotan 30 hauek baino komikilari gehiago daudela aipatzen duen arren, narrazioa osatzerakoan marrazkilari eta komikigintzako esperientzia batzuk ez dira agertzen, eta historiotik kanpo geratzen badira panorama desitxuratua geratzen zaigu.

Batetik izenburua bera “dimensiones de nuestra historieta” da, nahiz eta sarrerako testuan “estos ejemplos constituyen algunas dimensiones” aipatzen den, eta nire ustez honek izan beharko luke izenburua: hau da, 30 hauetan ez dauden beste komikilariak aukeratuta historio berdina kontatuko litzateke? Ez dut uste, eta nire subjetibitatetik ikusita, gabezi nabarmenenak hauek dira:

  • Ez zait bidezkoa iruditzen 10 urtez iraun zuen Napartheid aldizkaria gehienez bi urte iraun zuten fanzineekin batera aipatzea eta honi buruzko informazio gehiago ez ematea. Napartheid-ek gainera komikigintzari aportazio handia egin ziola uste dut: jende askok argitaratu zituen bertan komikiak, eta bertan marrazkiak egin zituzten asko ibilbide oparoa izan dute, aktualitateko gaiei eusten zioten eta Euskal Herriko bizitza kultural-politikoan txertatuta zegoen, komikilarien arteko harremana sustatu zuten... Durangoko azokan presentzia handia izan zuten urte batzuetan, eta gure herrian komikia gizarteratzen lagundu zuen agitazio talde garrantzizkoa izan zela uste dut.
  • Komikiak prentsan izan duen presentzia 70-80. hamarkadekin lotzen du 30x30eko autoreak, eta nire ustez gure azken hamarkadan ere garrantzi handia izan du: Diario de Navarran Orozek eragin handia izan du, Tasiok Egin eta Garan ere iritzi artikuluen mailako lanak egiten ditu, Mattin bere garaian Egunkarian paper garrantzizkoa bete zuela uste dut... eta zer esan Zaldi Eroari buruz? ezin da ukatu jarraitzaile asko dituenik, eta bere komiki bandak euskarazko kulturaren esparruan “fenomeno” bat bihurtu dira.

Aldizkarien kasuan ere, uste dut aipagarria dela batez ere Nabarran komikiek duten rola, baita bere garaian Ardi Beltzan izan zutena. Eta beste aldizkari batzuetan ere badute bere lekua: 7kan, Argian, Aizun...

  • Nire ustez Nafarroako aipamena 80. hamarkadako komikilariak sartzeko erabiltzen da, eta gazteagoak sartzen ez badira herrialde honetako errealitatea desitxuratua geratzen da. Iparraldea ez da inondik agertzen, eta Markoren lana edo Marrazkirriren ibilbidea aipatzea ez legoke gaizki.

Pertsonalki, Asiskoren izena aipatzeaz gain honi tarte gehiago ez eskaintzea eta Alvarez Rabo ez aipatzea hutsune handiak dira.

Azken urteotako gertaera nabarmenen artean Astiberri, Getxoko Komiki Azoka... daude, baina ez da kontuan hartzen segur aski azken urteotako euskal komiki salduenak (Mauro Entrialgoren atzetik noski) Zaldi Eroa eta Patxi Gallegorenak izan direla: ez daukat datu zehatzik, baina Durangon oso salduak izan ziren, edizio bat baino gehiago agortu da...

Xabinaitorren kasua aipatu beharrekoa litzateke ere, komikiak kalitate handia baitu marrazki eta gidoian, eta oihartzun mediatiko handia lortzen ari baita.

Euskarazko komikigintzan pausu handia eman da bi lan hauekin, eta nire ustez marketing on batekin urtero diru galerarik gabe euskarazko 2 edo 3 komiki berezi merkaturatzeko aukera badago. Zaldi Eroaren eta Gallegoren lanek izan duten arrakastarekin produktu berrientzako ateak zabaldu direla pentsatzen dut, eta aprobetxatu beharra dago. Lan hauen kalitatea apartekoa da: agian urte askotan behin ematen diren fenomenoak dira, baina txanpa aprobetxatu beharra dagoela uste dut.

Euskarazko aldizkarien edo euskal kulturarekin harremana duten medioen kasuan azken urteetan komikigintzak atentzio handia lortzen ari da: Berriak Olariaga eta Orozen elkarrizketa argitaratu zuen, Argian eta Aizun Zaldi Eroa, Montorio-Ólariaga-Exprai Nabarran, 7kan Mauro eta Valverde... Nabarran eta 7kan komikigintzari buruzko monografikoak irakurri ditut. Hau liburuan aipatu beharko litzatekeela uste dut.

Espero dut moda hutsa ez izatea, nire ustez posible da presentzia hori mantentzea, gurean komikilari eta komiki interesgarriak baitaude: komikilari asko beste margolari, antzezle, zinema zuzendari, idazle... batzuen mailan daude, eta jendeak hauen iritziak gogoz irakurtzen dituela uste dut.

30X30 liburua eskuratzeak merezi du, prezioak ere laguntzen du, eta batez ere komikilariak hobe ezagutzeko oso baliagarria da, baina egiten zaigun kontakizuna ankamotz geratzen dela uste dut. Beste 30X30 egingo balitz, teorian historia berdina beste komikilariekin kontatzeko aukera egongo litzateke, baina nire ustez aipatu ditudan elementuak (eta La Comictiva edo beste esperienztia batzuk) integratzen ez badira ateratako argazkia ez da erabat erreala izango.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10