Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Paul Auster eta Euskararen Herria

Paul Auster eta Euskararen Herria

Patxi Lurra 2006/10/29 09:15
Patxi Lurra kolaboratzailearen artikulua
Paul Auster eta Euskararen Herria

Irudia: David Mazzucchelli

Paul Auster (1947) elebarrigile, olerkari, antzerkigile eta zinemagile newyorktarra ezaguna egin zan 1987an, 40 urtegaz, The New York Trilogy osatzen daben hiru liburuak argitaratu ondoren. 2004an, hiru lan horietako bat komiki bihurtu eben Paul Karasik idazleak eta David Mazzucchelli komikigileak, City of Glass, the Graphic Novel izenagaz. 2005eko jatorrizko argitaraldian, ganera, Art Spiegelman komikigilearena (Maus bikainaren egilea) da sarrerako berbaurrea.

Aurton, Paul Auster birritan hurbildu dabe geurera, Euskararen Herrira, eta lelengoa ustekabe ederra baldin bazan (Brooklyngo erokeriak, zeinen bidez Auster deskubridu neban), azkena are ezustekoagoa izan da: Kristalezko Hiria komikia.

New York-eko idazleak 2005ean argitaratu zuen Brooklyn follies liburua, jatorrizko bertsinoan. Eta 2006an, lana "estatuespainarreratzean" egileak berak hartu ei eban erabaki ederra: gazteleraz ez ezik, katalunieraz, galizieraz eta euskaraz ere argitaratuko eban, aldi berean ganera. Praktikan, lehenik galegoz (Brooklyn Follies, Galaxia argitaletxea) kaleratu eben kurioski otsailaren 27an, eta egun bat geroago espainieraz (Brooklyn Follies, Anagrama) eta katalanez (Bogeries de Brooklyn, El Balancí).

Brooklyngo erokeriak, Oskar Arana aramaioarrak itzulita, Alberdaniak atara eban argitara martxoan. Neuk pare bat hilabete geroago irakurri neban, eta harrapatzen zaituen elebarri luze eta mamitsu horietakoa dalako sentsazinoagaz gelditu nintzan, alkarregaz gurutzatzen diran dozena erdi bat petsonaiaren istorioak kontatzen dituela. Paul Auster hor ezagutu neban neuk eta lelengo ustekabea hartu neban.

Bigarrena, lehen esan legez, orain dala gitxi hartu dot, Txalaparta argitaletxearen katalogoan kuxkuxeatzen: orain dala 20 urte idatzitako New Yorkeko Trilogia hartako City of Glass liburuaren komikiaren bertsino euskaratuta. "Kristalezko Hiria" izena deuko, Harkaitz Canok itzulitakoa. (Oharra: ez dot lortu libururako zuzeneko esteka, Txalaparta-ren webgunean "Auster" bilatuta agertzen da).

Azkenik, komentau barik ezin utzi Aitor Alonso vitoriarra eta haren bloga. Morroi honek deuko mundu mailan blogik osatuenetarikoa (osatuena ez esatearren) Austerreri buruz, gazteleraz izan be. Bloga benetan ikusgarria da, eta idazleari buruz ez ezik Sophie Auster haren alaba musikaria eta aktoreaz eta beste hainbat konturen ganean ibiltzen da blogari gasteiztarra. "Baina" bat deuko mutilak, eta horrexegaitik "vitoriarra" abizena paratu deutsat goian. Brooklyn follies-en itzulpenen albistea komentatzean, Aitorreri ahaztu izan jakon bere urian erresistente batzuk erabiltzen tematzen diran hizkuntzaz, eta beste arabar batek egindako itzulpenaz berba erdirik be ez dau idazten. Blogean sartu eta komentauko deutsat.

Hurrengorarte!

e-gor
e-gor dio:
2006/10/30 09:27

Nik ere ez dakit zer gertatu den erantzuna zazpi aldiz agertzeko, baina lasai, ezabatu ditut sei.

ibai
ibai dio:
2006/10/30 02:18

Beste artikulu honetan aipatzen du:

http://paulauster.blogspot.com/2006/03/brooklyn-follies-en-las-lenguas.html

neu
neu dio:
2006/11/02 04:37

Aizue!! ta zuek nola ezagutu zenuten komikia? nik bere garaian La Cupulako Brut Comix azpizigiluaren 3 komikiak erosi nituen. Anagramako ez dut ikusi ere egin...

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/10/30 20:10

Parkamena eskatu nahi deutsat ba Aitor Alonsori berari buruz neuk txarto esandakoa bota eta gero. Ez neban behar bezala bere bloga miatu eta "Brooklyngo erokeriak" bertsinoari buruzko artikulua ez neban ikusi. Halaber, eskerrak nahi deutsadaz artikulu horren barri emon izatearren.

Bestela, "Kristalezko hiria" komikiaren mamia dala eta, Igorrek esan legez, neuri be bitxia egin jatan irakurri nebanean. Bitxia baino gehiago surrealista, ilun eta zikin xamar, erabat "underground". Neure kasuan, agian hizkuntzaren arazoak tartean egongo dira be bai erabat ulertu ez izateko, jatorrizko bertsinoan (eta azpititulu barik) irakurri nebalako. Harkaitz Canoren itzulpen honeri begiradatxoa emongo deutsat ba...

PD Aitorren blogean be neure "apologizes" laga ditut, eta berton be Brooklyngo erokerien inguruko aipamena gogorarazi dau Aitorrek berak barriro.

e-gor
e-gor dio:
2006/10/29 11:50

Ba nik, lankidiei Auster-i buruz hainbeste entzun eta gero, Ciudad de cristal komikixan bidez ezagutu nauen Auster (zuk komentautako komikixan gaztelaniazko bertsiñua), baina liburutan The music of chance bakarrik irakurri dot, eta esan biher dot liburua asko gustau jatela.

Komikixa be asko gustau jaten, eta bertan Auster-ek kontautako istorixia oso bitxixa eta ona pentsau jaten. Baina komikixa ona izetian meritua ez dot uste Auster-ena bakarrik dala, Mazzucchelli-k eta batez be Karasik-ek zerikusi haundixa daukiela uste dot. Izen be, Karasik-ek ez dau nobelian komikirako traslaziño hutsa eitten. Asko jokatu eta esperimentetan dau komikixak soilik emuten dauzen baliabidiekin (irudixekin, orrixan konposiziñuakin, errotulaziñuakin...), komikixetan oso berritzailiak izen leikezen gauzak egiñez, eta bere lana benetako sorkuntza eta adaptaziño lana da. Mazzucchelli-n irudixak be oso ondo doiezkixo istorixiari, txuri-beltzeko entintatze huts-hutsakin einddakuak (Persepolis-eko teknika berdinakin, baina irudi landuaguekin).

Justo aurreko zapatuen egon zan Karasik Bartzelonan, Adaptaciones al cómic: Gained in translation izeneko hitzaldixa emuten. Con C de arte blogien daukotzue hitzaldi interesgarri haren kronikia .

katixa
katixa dio:
2006/10/29 16:24

Barkatu, baina Alonso delakoa Vitorian bizi arren, Bilbaokoa da, hemen azaltzen denez: http://www.paulauster.co.uk/aitoralonso.htm

patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/02/03 11:33

Paul Austerrek barriro be atara dau bere lan bat, "Travels in the scriptorium", aldi berean gaztelaniaz, katalunieraz, galizieraz eta euskaraz.

"Bidaiak scriptoriumean zehar" itzuli dau Oskar Arana aramaioarrak, Alberdaniaren bidez barriro be.

Gaurko egunkariak dakar.

Aitor
Aitor dio:
2006/10/30 02:10

Aupa guztioi.

Por alusiones, esaten denez, argitu nahi nuke nere blogan jadanik idatzi dugun euskarazko bertsioari buruz, Oskar Aranak egindakoa. Hemen utziko dizuet mostra. Martxoan postatuta dago eta Halaxe dio: "El próximo lanzamiento de la última novela de Paul Auster, Brooklyn Follies, en euskera, fechado para el 14 de marzo, dará por concluida la publicación del último trabajo del neoyorquino en las lenguas cooficiales del Estado. El título, que salió en castellano el pasado 27 de febrero, está ya disponible en catalán (Bogeries de Brooklyn, Edicions 62) y gallego (Brooklyn Follies, Galaxia). La versión en lengua vasca, Brooklyngo erokeriak (la primera adaptación al euskera de un relato de Auster), llega traducida por Oskar Arana y se editará por Alberdania."

Eta, bai, bilbokoa, eta harro, nola ez.

Agurrak,

Aitor

Aitor
Aitor dio:
2006/10/30 02:18

Barkatu... Ez dakit zer gertatu den erantzuna postatzean... zazpi aldiz agertzen baita... sentitzen dut. Agurrak berriro

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/12/02 00:41

Austerren obsesioak komikian izeneko artikulua idatzi dau Juan Luis Zabalak gaurko egunkarian, "Kristalezko hiria" dala eta.

Artikulutik pasarte hauek atara ditut:

  • "Ingelesak dituen mirarizko monosilabo kateatu horien eraginkortasuna, sintesi ahalmen ikaragarri hori, pop musikarago hain egokia... horri euskarako itzulpenean ordaina bilatzea oso zaila da, euskarak hitzak gizentzeko joera baitu." (Harkaitz Cano, "Kristalezko hiria"ren itzultzailea).
  • "(Komikia) nobelarekin konparatzea absurdua iruditzen zait. Nik ezin dut esan Ronaldinho Jose Luis Korta baino hobea denik" (Antton Olariaga).
e-gor
e-gor dio:
2006/11/02 11:38

Niri Julen Gabiriak komentatu zidan liburudenda baten ikusi zuela. Handik gutxira Donostiako FNAC-en erosi nuen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10