Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Urte bete blogeatzen

Urte bete blogeatzen

Leire Narbaiza 2006/11/21 18:14

Zorionak blogari, zorionak blogari, zorionak… Gaur urte bete idatzi neban lelehengo post-a blog honetan. Guzurra dirudi!

Munduko zalantza guztiekin hasi nintzan bertan idazten. Erdi ezkutuan, esateko. Poliki-poliki, hasi naiz konfiantzia hartzen, eta gero eta gitxiago ardura desta jentiak jakitzia blog bat dakadala. Beti dago puñeteroren bat arpegi arraruak jarri, friki deittu eta adarra jotzen ahalegintzen dana. Ez jata gustatzen, baiña umetatik esan deste raria naizela; hortaz, ohittuta nago.

Pretensiño barik hasi neban bloga. Idaztia beti gustau izan jata, baitta nere eritxixa emotia be. Oiñ, orri honeri esker, nahi dodana, gura dodan moduan esateko aukeria dakat; gaiñera, edozeiñek erantzutzeko aukeria eukitta, askoz aberasgarrixagua da.

Ez naiz idazlia, ez naiz kazetarixa. Hori argi dakat. Ez zan nere helburua bestion gaiñian jartzia pontifikatzen. Hau nere txokua baiño ez da. Neria eta hurreratzen dan edozeiñena.

Blog hau eukitziak ideak ordenatzen lagundu desta. Pasau dodan “annus horribilis” honetan rebulsibo bat izan da, barruan nekazen hainbat ardura eta kezka kanporatzeko baliagarrixa.

Nere lagunak ez detse larregi erreparau, baten batek esan desta zeozer baiña ezer gutxi ardura detse. Famelixakuok iñoiz ez dira sartu, ezta kotilletzera be. Hori bai, ez dabe nahi euren gauzarik aittatzerik! Egixa esan, nere ego-an horrek izan dau eragiña: ez detse ardura egitten dodana. Baiña eurak galtzen dabe; Berriako blogtekak eta ikasbil-ek be artikulo bana etara deste. Uno kon otro…

Iban Arantzabalek hitzaldi baten esan ei zeban euskerazko blog asko txarrak dirala. Gure Ibanek, seguru nago,"Txargaindik Kalamuara" txarra dala pentsauko dabela. Egixa esan, on batek urtetzeko txar asko egon bihar dira, ezta? Nik nere esparrua betetzen dot, eta modan daguan “Long tail” edo “buztan luzia” euskeraz (Ze txarto emoten daben!) hamen nik botatakuak badaka nork jaso. Bloglinessen 17 harpidedu dittut, Iturrin sailkapenian sartzeko moduan nago!

Beste batzuek, Diego Martiartuk Berrian esan zeban moduan, “querido diario, nobixuak abandonau nau” estiloko blogak ei dira, eta blogarixok gure problemak kontatzen dittugu adoleszentiak izango bagiña moduan. Nik ez dakitt ze espero zeben, goi politika, goi maillako kritika literarixua, pensamiento filosofikua…Raria izan arren, normalegixa naiz. Blogari izatiak ez desta dohain berezirik emoten. Tira, Diegori edozer parkatuko neuskixo, magisterion berakin oso ondo pasau gendualako. Ez dau txispia galdu!

Blogak ez desta buruko miñik emon. Pozak baiño ez destazela ekarri esango neuke. Jozulinek blogerako idearik ez eukitziak ekartzen zetsan kezkia aittatu eban lehengo egunian. Neri gitxittan pasau jata hori. Ixa beti zeozer dakat erdi landuta publikatzeko. Badakadaz pare bat gogorregixak, eta seguru nago iñoiz ez dittudala publikauko. Baiña idazte-ariketak dira, ez gehixago.

Hau da urte honek emon destana. Espero dot, hamendik aurrera dana hobetzen juatia: idatzixak, bloga, nere egoeria, eta erantzun kopurua…:-).

Hortaz, eskerrik asko irakorri eta idatzi dozuen guztiori, blog hau neria da, baiña neurri haundi baten zeuena be bai Besarkada bat eta laztan asko

etiketak: Txargainen
Patxi
Patxi dio:
2006/11/29 03:37

"Idaztia beti gustau izan jata, baitta nere eritxixa emotia be"

Nik Leire, ez det ezagutzen inor, ixilik geratzen danik. Naturala da nork bere iritzia ematea. Zergaitik ez blogaren bidez? Sakelekoak hasi ziren garaiak datozkit gogora. Hasieran martziano ziren erabiltzen zuten bakanak, orain berriz, sakelekorik ez daukana ikusten da martziano gisa.

Zorionak, eta eutsiozu zure txispari, asko estimatuko dizugu ta.

iturri
iturri dio:
2006/12/02 12:57

Aupa Leire:

Sustatuk martxan jarri duen sariketarako proposatu dut apunte hau.

Zorte on!

jonas
jonas dio:
2006/11/22 17:58

Leireri arrazoia emongo deutsat, neuk ere bloga gero eta gehiago daukat neure pentsaketen ordenatzaile eta artxibo, baina "onenetakuak" eta "txarrenetakuak" irakurtzen dodan bakoitzean, dauan partehartze eskaxagatik, neure bigarrenen multzoan kokatzeko jitea daukat.

Badago onenen eta txarrenen rankiñik?

iturri
iturri dio:
2006/11/29 01:18

Aupa saltsera:

Denbora azkar pasatzen dela! Abiatu zinenetik, 40 apunte idatzi dituzu jada eta hori ez da martxa makala.

Garik zioen bezala, hau ez da txarrenetakoa (seguru Ibanek berdin pentsatzen duela).

Eta Iturriren sailkapenak, kaduzidadea zuen. 2006ko ekainean egindako polaroid-a zen. Besterik ez.

Agur maja!

Gari
Gari dio:
2006/11/22 11:50

Zorixonak Leire!

Zuria ez da txarretakua. Ez dakit zergatik baina oraindik apuntatu gabe neukan Bloglinesen, nahiz eta beti irakurtzen dodan.

Zu ere nahiko teknosexual bihurtuta zaoz. Kontuz ibili, hor zihar esaten dabe asozialak garela eta komunikazio arazoak ditugula. ;-)

jonas
jonas dio:
2006/11/22 02:12

Zorixonak, Leire. Nik ontsu ezautu dot zure bloga eta neure faborituen artean satzekotan nago.

Kontutxo bat, aurrekoan plazer txikien gaineko idatzian, neu ere "plazertxoei" buruzko atal bat zabaltzeko nintzela esan nizun eta halaxe egin dot. Parkatu neurri batean aprobetxatu egin nazela baderetxazu.

Bloglines-en izena emonda eukiz gero, jakin leike norberaren blogaren harpidedun nor den?

Zorixonak eta beste urtebete egin deizule gitxienez..

Jonas

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua