Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / 40 urte behar al dira?

40 urte behar al dira?

Mikel Iturria 2006/06/27 08:00

En castellano

Badira pare bat gai gustuko ez ditudanak: erraustegia da bata, alardea bestea. Mezu honetan biak batera joango dira.

Ekainaren 24a. San Juan gaua. Goizeko 2:00etan esnatu egin naiz eta teletetxo piztu da nire baitan. Ezin lorik hartu berriro. Ohetik altxa eta telebista aparailua piztu behar. Kalaka saioarekin egin nuen topo eta Irungo alardeari buruz ari ziren hizketan. Tartean Markos Zapiain filosofo-blogari irundarra.

Egoera honi buelta eman ezinik 10 urte daramatzagu herrian. Gauzak asko lasaitu dira, baina amestutako egoera urrun dago oraindik. The organization desagertze bidean jartzeko 40 urte behar izan badira, jubilatzerakoan ezagutuko dut alarde bateratua Irunen.

1996ko alardean saiatu ziren lehen aldiz emakume batzuk eta alarde hura gogoan dut, besteak beste, nire lagun bat atera zelako kantinera. Goizean, gehienetan bezala, lanera joan nintzen. Arratsaldean hurbildu nintzen Irunera. Zoritxarrez, gertutik ikusi nituen egun hartan alarde tradizionaleko jenerala eta bere koadrila. Eta ikusi nuenak ez ninduen asebete (ezta harritu ere, portzierto).

Geroztik, ia urtero joan naiz alarde berdinzalea ikustera, arratsaldez bada ere. Irundar arraroa naiz, inongo alardetan oraindik atera ez den multzokoa, egun horretan lanera joaten den horietakoa. Eta uste dut berdin jarraituko dudala. Badakit huskeria izan daitekeela jai hau Irundik kanpoko askorentzat, baina karga sinboliko izugarria du eta hunkitu egiten nau Sanmartzial egunean gizon-emakumeak elkarrekin ateratzea desfilean.

Arreta gehiago piztuko du, seguruenik, hondakinen kudeaketak. Erretzea da bidea esan du Donostiako Udalbatzak ekainaren 22an. Inork ez du errauskailuaren aita edo ama gisa agertu nahi, are gutxiago 2007ko hauteskundeen atarian. Izan daiteke gai hau hurrengo alkatea erabaki dezakeena? Batek daki! Honetan ere, Ilunben bezalatsu, PNV, EA, PSE-EE eta PP eskutik helduta baitoaz (lepotik helduta doazela, hobeto).

Erraustegia Landarbason egingo omen dute. Jesus Altuna eta Aranzadiko beste batzuei ez zaie gehiegi gustatu ideia.


Landarbaso - errauste plantarik ez! map - Tagzania

Kontxako hondartzatik ikusteko moduan egin beharko lukete. Bistatik kentzeak ezkutatu egingo du arazoa. Inork ez du errauskailua nahi, baina jende gutxi dago prest bizimoduz aldatzeko.

Izan ere, zenbat urte behar da konturatzeko gauden egoeran ez goazela inora? Franco gainetik kentzeko ere ia 40 urte behar izan genituen. Eta ohean hil zen txikia.

etiketak: Harrikadak
markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/06/27 12:59

ez dakit ohartu zinen, iturri, baina kalakara ez zen betikorik etorri, eta beste guztiok berdinzaleak ginen

behin batean, chesterton antzeko eztabaida batera gonbidatu zuten, baina bere arerioa ez zen agertu, eta chestertonek berak aldeztu zituen kontrako bi jarrerak, bikain gainera, ezin igarri zein ote zen benetan berea

agian kalakariok liberatu beharko gintuzkete, chestertonen malgutasun bizkorrean trebatzeko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter