Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Freuden testu bat foruez

Freuden testu bat foruez

mzap 2004/10/01 08:55

Freudek, Fliess adiskideari idatziriko 52. gutunean, giza bizialdiko aroez ari dela, honako hau diotso, edo antzeko zerbait:

"garai biren arteko mugan egin behar da material psikikoen itzulpena. Nire ustez, zenbait psikoneurosiren berezitasunak, material horiek itzuli ez izanak azalduko lituzke. Ondorioak ekarri behar baititu horrek. Aldarrikatzen dugu badela berdintze kualitatibo bateranzko joera. Ezarpen eta marka berri orok aurrekoa poxelatu eta ahuldu beharra dauka. Eta kitzikatze prozesua berarengana erakartzen du. Ez baldin bada ezein ezarpen edo marka berririk gertatzen, kitzikadura ibiliko da lehenagoko garai psikikoa gobernatzen zuten lege psikologikoen arabera, eta orduan eskura zeuden bideetatik. Halatan, anakronismo baten aurrean aurkituko gara: probintzia jakin batean, oraindik badira "foruak", iraganeko aztarnek iraun dute."

Ez naiz ni aurkikuntza honen garrantzia goresteko egokiena, baina Marxen testuak guri buruz, karlistadez batik bat, aspaldidanik ezagunak ziren bitartean, Freudenak, nik dakidala behintzat, ez ziren ageri, Zarautz aipatzen duena izan ezik. Zein sari mota merezi dut, beraz? Eusko Ikaskuntzarena ziur aski, oparo horietako bat inondik ere, ez soilik sinbolikoa.

Freuden testuaren mamia, berriz, honela laburbil liteke: euskaldunak pixka bat atzeratuak gara, erdi anormalak.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2004/10/02 18:43

Marxek orduan ez zuen ezer idatzi euskaldunen gainean?

Freudena egia da. Hemen duzu:

-Sigmund Freud, "Briefe an Wilhelm Fließ 1887-1904", Fischer, Frankfurt, 1999, berrogeita hamabigarren gutuna, 1896-12-06an idatzia.

-Frantsesez, berriz, bada "Naissance de la Psychanalyse" izeneko liburu bat, Fliessi gutunak eta Freuden eskuizkribu batzuk biltzen dituena. Hor ere baduzu, 155. or.

-Catherine Clément-ek "La syncope" liburuan aipatzen du, oinohar batean, 449. or., Grasset, Paris.

Hau da hau blog exijentea, kakotxak eta edozer goitik behera frogatu beharra!

xme
xme dio:
2004/10/01 17:24

Marxen testua apokrifoa zen izatez, legitimista katalan batek asmatua. Ez ahal da gauza bera gertatuko zure aurkikuntzarekin!

Arrateko Ama
Arrateko Ama dio:
2004/10/01 11:40

Erantzunaren proba Arrateko Amaren magaletik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.