Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Auden-en paradisua

Auden-en paradisua

Juanjo Olasagarre 2005/04/03 00:01
Audenek bere Tindatzailearen Eskua ("The Dyer's Hand") liburuan zera dio: "Batek poesia edo narratiba idazten duen neurrian, hor konpon bere Paradisuaren ideiarekin, baina literatur kritika egiten hasten den unetik bertatik, zintzotasunak agintzen du irakurleei bere Paradisuaren ideia azal diezaion, haiek haren iritziei buruz iritzia eman dezaten. Honen harira, prestatu nuen galdetegi baten erantzunak emanen dizkizuet. Kritikoak irakurtzen ditudanean haietaz izan nahi nukeen informazioa jasotzen duela uste dut".

Paradisua

Paisaia: Kare-harrizko mesetak, Apeninoak bezala; gehi arkaitz igneoz osaturiko eremu bat non sumendi itzali bat, gutxienez, baden. Itsasertz malkartsu eta pikoa.

Klima: Britaniarra.

Biztanleen jatorri etnikoa: Ugaria, AEBetan bezala, nordikoak gehiengotxoa.

Hizkuntza: Jatorri nahasikoa, ingelera bezala, baina inflexio askorekin.

Pisu eta neurriak: Irregularrak eta korapilatsuak. Sistema hamartarrik ez dago.

Erlijioa: Katolikoa, apostolikoa eta Erromatarra, Mediterraniar eite lasaiarekin.

Hiriburuaren tamaina: Platonen ideala, 5.004 biztanle.

Gobernu mota: Monarkia absolutua, populazioak bizitza osorako hautatua.

Natur energia iturriak:Haizea, ura, zohikatza, harrikatza. Petroliorik batere ez.

Jarduera ekonomikoak: Ikatz eta berun meatzak, planta kimikoak, paper lantegiak, artzantza, laborantza mekanizatua, negutegi baratzagintza.

Garraiobideak: Zaldiak eta zaldiek tiratutako ibilgailu hegalariak, kanale txalupak, globoak. Ez autorik, ez hegazkinik.

Arkitektura: Estatala: Barrokoa. Elizarena: Erromanikoa eta Bizantiarra. Etxeena: Ingalaterrako Hemezortzia edo AEBtako Estiko Koloniarra.

Altzariak eta etxeko tresnak: Viktoriarra, sukalde eta bainugelak ezik non diren aurrerapen guztiak egon behar baitute.

Janzkera formala: 1830-1840 hamarkadan Parisen erabilitakoa.

Hedabideak: Zurrumurruak. Aldizkari tekniko eta espezializatuak, egunkaririk batere ez.

Monumentuak: Sukaldari famatuen oroigarri bakarrik.

Dibertsio publikoak: Erlijio prozesioak, Banda militarrak, Opera, Dantza klasikoa. Ez zinemarik, ez irratirik, ez telebistarik.

etiketak: Kritikak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44