Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Grazioso ofizialak

Grazioso ofizialak

telezaborra 2006/02/16 00:50

Ezin ditut grazioso ofizialak eraman. Edonon agertzen direlarik, beti ari dira txantxak egiten. Etengabe. Graziarik gabeko graziak, gainera.

Grazioso ofizial batzuk.

- Romay. Real Madrideko jokalari ohiak kode penalak baino grazia gutxiago du. Norbaitek txantxetan behin esango zion jo tío, qué gracioso eres!, berak sinetsi eta akabo. Bere altuerarekin eta horrelako txorradekin saiatuko da barrea eragiten.

- Cadiztarrak. Ez dut Cadizeko inor ezagutzen. Baina ezin ditut jasan. Qué salaos que son. Ihaterietan, beren murgekin. Cadiz Futbol Taldeko zaleak, beren kantuekin. GHko pisha. Popatik!

-Gurutze Beitia. Duela bi urte ez nuen ezagutzen eta zoriontsua nintzen. Baina gauzak aldatu ziren. Ez dakit nondik etorri zen, eta ez dut jakin nahi, baina etorri egin da. Eta ez du joan nahi. ETB2n askotan agertzen da. Todos somos vascos antzerki emanaldian ere badago (bide batez, inork ikusi al du hori?). Eta hori gutxi balitz ETB2n gauetan ematen duten iragarki batean ere agertzen da. Langostinoak iragarriz. Iragarkiak e-mulen egotea merezi du. Gustu txarraren eta umore bizarroaren adibide polita da.

etiketak: gorrotatzen dut
txurdi
txurdi dio:
2006/03/06 23:56

Egia da batzutan geihegi hitz egiten dutela, baina askotan, programen erruz da. Gurutze Beitia pare bat antzerkitan ikusi dut, eta kriston antzezlaria da neska. Egia da langostinoekin oso txarto geratzen dela, baina ikusi ezazue todos somos vascos edo cocidito madrileño, Gurutzeren alde ona ezagutzea merezi du... eta ez izan horren kritikariak... PD: ez naz inoren fan klubekoa :-)

dies
dies dio:
2006/02/28 12:30

Erabat ados hauekin: Iñaki Lopez, Gurutze Beitia eta Txetxu Ugalde.

Eta gorrotorik gehien ematen didana gehitzen dut: KLAUDIO LANDA.

joxe
joxe dio:
2006/02/16 10:56

...ah, eta cadiztarrak aipatu dituzu, bai, baina sevillanoak zer?!?

Joer, bihotzerrea daukat orain :P

joxe
joxe dio:
2006/02/16 10:55

Nolatan utzi dituzu aipatu gabe Carlos Sobera eta Kike Amonarriz?!? o.O Eta ETB2ko magazinea aurkezten duen mutil hori ere? Ufa!

Imanol
Imanol dio:
2006/02/16 15:42

Ba bai, Carlos Sobera, niretzat behintzat, denetan okerrena. Ez dut batere atsegin.

telezaborra
telezaborra dio:
2006/02/16 12:31

Aiba!!! Carlos Sobera ahaztu zait, arrazoi osoa duzu. Date el Bote-n jasanezina da.

Michael Landon
Michael Landon dio:
2006/02/16 19:59

Oso ona mezu hau. Beraien graziekin gurea desgrazia!

Nire ametsgaizto team: Sobera, Iturriaga, Quique Guasa, Iñaki Lopez, Paz Pesadilla, Los Morancos, Millan (Martes y Trecekoa), Santiago Segura, Fernando Espeso, Carmen Sevilla, Ussia, Chiquito de la Calzada, Golden Apple

Ricardo
Ricardo dio:
2006/02/16 17:25

Eta what about Teté Delgado? Grazioza ofiziala eta, gainera, monotematikoa: "lodia naiz eta harro nago"

Zarautz
Zarautz dio:
2006/02/17 02:40

Guztiz ados zuokin!!!!

a
a dio:
2006/02/16 21:04

Ta Bertatik Bertarako Agus?

Jabi
Jabi dio:
2006/03/11 13:32

Aizu Txurdi, Todos somos vascos ez dut ikusi, baina Cocidito madrileñoren modukoa bada... Enfin, Arriagan ikusi nuen eta benetan sakrilegoa iruditu zitzaidan funtzio parrokial negargarri hura hor antzeztea.

Bide batez, zure bloga bisitatu dut, ez nekien benetakoa izango zen lotura, baina oso interesgarria porrusalda.com (diseinua asko gustatu zait). Ume horrek bateria jotzen ikusten flipatu dut! Ondo segi.

xalba
xalba dio:
2006/04/18 05:22

niri sorginen laratzeko "grazioso" kuadrilak txoznatako kalimotxok baino botagure gehiago emoten zidan , alkain salbuespena...

Julen Arbelaitz
Julen Arbelaitz dio:
2006/06/10 00:53

Aizue!!!!! Estepan Aldamiz ahaztu duzue!!!! Hori da hori umorea!!!!Aze kasta!!!! Firin faranen katxondo huts bat dela agertzen badu ere, sekulako audientzia duen Bakarrik edo saioan... barkatu baña ezin dut jarraitu, amets gaiztoen mundu batean murgiltzen ari naiz. Dena den, oso berandu joaten naiz lotara eta saioa egunero ikusten dut. Tipo hau katxondo hutsa da!!! Gauero Xuxak deitzen dio eta han ibiltzen dira eguraldia eta baratzeko patatei buruz hitzegiten. Bestalde, hasieran egiten duen monologoak kazetari honen profesionaltasuna argitzen du. Ulertzen dut nolatan gaueko ordubatean jarri duten... Ta ez ahaztu, laister bakarrik edo saioko ikusleek afari bat egingo dute... Bertara joateko asmoa duzuenok, hobeto hausnartu ezazue... horrek zuen bizitzan lehen eta gero bat finkatuko dizue... eta kartak botatzen hasten denean????puf... gaurko eliza nongoa ote dugu???? ai ai aiiiiiii tipo honek ez du lotsarik!!!! Goenkalen parte hartu behar zenuke!!!!!!!!!!!!!!!! Ez det soportatzen

leontxo ganzarain
leontxo ganzarain dio:
2006/11/11 23:58

Axier Hormaza edo "aktore" hori, ezin dut jasan...Ez dakit non duen grazia, ipurtzuloan akaso...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.