Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa

IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa

Eneko Astigarraga 2005/02/07 12:26

Joan zen ostiralean IK4 Aliantza Teknologikoa aurkeztu zuten. CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerketa zentroen artean sortu dute eta Eibarren izango du egoitza administratiboa.

Lan eremu nagusiak mekatronika, microteknologiak, ekoizpen eta kudeaketa industriala, materialeak eta prozesuak, bioteknologia, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT-ak), ingurugiroa eta energia izango dira.

Horretaz gain, zentroen arteko elkarlanak eremu berriak sortuko duela uste dute proiektuaren bultzatzaileek.

Printzipioz albiste ona. Proiektuak koordinazioa, elkarlana, sinergiak eta gero eta lehiakorragoa den ikerkuntzaren eremuan jokatzeko tamaina ekarriko dietelako aliantzan parte hartzen duten ikerketa zentroei.

IK4 Aliantza Teknologikoa Partaideak

IK4 Aliantza Teknologikoak guztira 800 langile, 700 ikertzaile, izango ditu, eta partaideak honako hauek dira:

  • CEIT (www.ceit.es ): Donostia. Universidad de Navarra delakoaren Ingenieritza Fakultateko ikerketa zentroa. 260 langile. 9,6 miloiko fakturazioa. Materialak, electronika, komunikazioak, mekatronika, simulazioa eta ingurugiroa.
  • Tekniker (www.tekniker.es ): Eibar. 152 ikertzaile. 12 miloiko fakturazioa. Besteak beste, Fabrikazioa Teknologiak (manufacturing) eta mikroteknologiak .
  • Ikerlan (www.ikerlan.es ) : Arrasate eta Gasteiz. MCC-ko ikerketa zentroa. 225 ikertzaile. 15,25 miloiko fakturazioa. Mekatronika, mikroteknologiak, IKT-ak, diseinu eta ekoizpen industriala eta energia.
  • Gaiker (www.gaiker.es ): Zamudio. 100 pertsona. 8,2 miloiko fakturazioa. besteak beste, plastikoak y konpositean, ingurugiroa, berziklaketa eta balorapena, bioteknologia.

Tecnalia Corporación Tecnológica

Aurrerago, duela pare bat urte, beste aliantza teknologikoa ezagutu dugu, 2002an Tecnalia Corporacion Tecnologica sortu zen. Gure inguruko beste bost zentro teknologikoen, - AZTI, ESI, Inasmet, Labein eta Robotiker -, arteko aliantza estrategikoaren ondorioa izen zen TECNALIA, eta helburua IK4-k aurkeztu duenaren antzerakoa da: inguru ekonomiko eta sozialaren garapenari laguntzea, Ikerketaren Garapenaren eta Hedapenaren bidez Berrikuntza Teknologikoa erabili eta sustatu.

Tecnalia Korporazioak partaideen arteko integrazio handia suposatzen du, planteamendu eta estrategia korporatibo bakarra eta amankomuna. Ez da, momentuz, IK4 Aliantzako partaideek azaldu duten estrategia: IK4 osatzen duten lau zentroek autonomia osoa mantenduko dute. Helburua gehiago da zentro guztien ezagueren gehikuntza, sinergiak bilatzea eta Europara begira tamaina eta konpetentziak lortzea.

Bestalde, Tecnaliak eta IK4-k ikerketa eremu amankomun batzuk dituzte, eta, printzipioz behintzat, elkarlanerako ildoak aurreikus daitezke Europara begira, baina era berean hobekuntzarako ezinbesteko elkarlehia izango dutela dirudi. CSIC-en inbertsioen faltan, ez dago gaizki inguru txiki honetan horrelako bi ikerkuntza aliantza indartsuak izatea.

Ongi etorria IK4!

Eguneratua 2005-02-24

IK4 Research Aliance webgunea

CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerkuntza zentroek sortutako IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa, webgunea berria dauka: www.ik4.es . Normala denez informazio gutxikin oraingoz, joango dira osatzen.

etiketak: Prospektiba, Berriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.