Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Nik joan egin nahi dut

Nik joan egin nahi dut

Maite Rementeria 2005/03/04 15:56

Aspalditik geneukan plana egina eta poliki poliki, eguraldia dela eta, denak jun jataz rajatzen, baina nik oraindik ere ez dut amore eman. Zenbat eta edur gehiago egin juteko orduan eta gogo gehiago pizten jata. Fernando Saunders, Lou Reed-eko baxu jole izandakoa da eta Elgetako Espaloian joko du gaur gabian. Gainera txoritxo batek esan dit Saunders Ruperren lagun oso ona dela eta igual abestuko ditula pare bat kantu.

Eta txoritxo berorrek esan dit baita dagoeneko musiko guztiak Elgetan daudela eta kontzertua ez dela inola ere suspendituko. Gainera, Saunders-ek bajoa jotzen dau. Topatuko al dot motibazio hoberik aspaldian baztertu xamar dakaten nere gitarrari berriz ere zirri egiten hasteko? Kotxea hartzera ausartzen bagera astelehenian hemen eukiko dozue kronikia.

Begira begira ze planta duen Saundersek! Nik ere nagusitan horrelakoa izan nahi dut: Rockera eta bajista. Eta Fernandoren bezelako besoak ateratzen bajataz larruzko korpiño beltz batekin aterako naiz kontzertuetara.

Oraindik gogoan daukat, duela ez dakit zenbat urte, Vargas Blues Band Txitxarron ikusi nuenekoa. Orduan ere kriston elurtea egin zaban eta gutxi batzuk baino ez ginen ausartu Itziar gainera igotzen. Baina ondo baino hobeto saritu gintuen Vargasek. Kriston kontzertua egin, eta dedikatu ere egin zigun, bertara hurbildu ginenoi. "Gracias por venir a pesar de ese infierno de ahi afuera". Ez ginen damutu ez!

etiketak: musika
Iban
Iban dio:
2005/03/06 18:07

Edarto pasau giñuan kontzertuan. Nik behintzat pilak kargatzen dittut holakoren bat ikusten doten bakoitzian, eta etxian danian... Musikari zor dotsadan guztia akordatzen jata. Zelako ondo! Talde guztia egon zan ederto. Ez bakarrik taula gaiñian. Profesionalak dira eta jende jatorra, benetan.

Euskal Herriko askok be ikasi biharko leukie baldintzetara makurtzen. Jende hau etorri probatu eta gerrarik emon barik kriston kontzertua egin zeban. Eskerrik asko talde guztiari eta baitta Jonan eta Ruper Ordorikari. Zein kantu ederra ene begiek.

Ezagun asko zuazen kontzertuan: Gari, Maite, Xarra... seguru ondo pasau ziñuela! Diskua entzuten nago oin eta ederra da diskua be. Ez, ez dot Internetetik bajatu, erosi egin neban 10 euruan. :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: