Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Sustatu

Sustatu

Maite Rementeria 2004/09/01 21:07

Gaur, kurtso berriaren hasierarekin batera, Sustatuk erropa berriak estreinatu ditu.

Diseinu modernoago eta erabilterrezago bat egiten saiatu gera. Asmatu dugun edo ez? Sustatun bertan sartutako erantzunak nahiko gustora utzi naute.

Logoa piskat aldatu bada ere, letra tipoak berbera izaten jarraitzen du eta baita barruko letra tipoa ere. "Verdana" da Sustatun gehien erabili dudan letra. Izan ere, hainbat azterketaren arabera pantaila berau da eroso eta gustoren irakurtzen den letra da. Tipoei dagokienez izenburuetan dator berritasuna, "Trebuchet" izeneko letra tipoa sartu dugu.

Bai "Verdana" eta baita "Trebuchet" ere letra tipo serif-gabeak dira. Paperean "Times" edo "Garamond" bezalako serifa duten letrak, irakurgarriagoak izan arren pantailan sherif gabeak askoz irakurterrezagoak dira. Serifa letra tipoak bukaeran duen buztantxoari deitzen zaio.

Letra tipoaren tamaina ere handiagoa da. Lehen letraren gorputza finkoa zen, 11 pixeletakoa. Orain berriz erlatiboa da eta nabigatzailearen preferentzietatik erabiltzaileak berak aldatu ahal izango du bere gustoaren arabera. Garai batean oso modan egon dira letra txikiak baina erabiltzailea azkenean nekatu egiten da eta erabiltzaileari zenbat eta esfortsu gehiago eskatu, webgunetik alde egiteko aukera orduan eta handiagoa izango da.

Webgunearen egitura ere dexente aldatu da. Batetik edukiari eman nahi izan diogu garrantzia ezker aldean ipiniz. Sustatuk ez du nabigazio zaila eta irakurleari gehien interesatzen zaiona edukiak dira, notiziak. Horregatik jarri ditugu webgunearen toki garrantzitsuenean, orrialdearen ezker eta erdialdean. Menua ere sinplifikatu egin dugu eta lehen ezker-eskubi banatzen zena, orain zutabe bakar batean batu dugu eskuman.

Zabalerari dagokionez, lehen pantailaren erresoluziora moldatzen zen zabalera zeukan Sustatuk, zabalera likidoa deritzaiona. Orain berriz 750 pixeletako zabalera du. Neri zabalera fijoak gustatzen zaizkit. Zergatik? Lerroen zabalera kontrolatua izateko. Kontua da zenbat eta lerro zabalagoak orduan eta zailagoak direla irakurtzen. Horregatik idazten dira hain zuzen egunkariak zutabeetan. Pantailaren zabalera edozein dela ere Sustatu beti ikusiko da 750 pixeletara.

Elementu grafiko bat ere gehitu dugu azalean. Atal berri bat. Hemendik aurrera artikuloez gain argazkiak ere argitaratuko dira. Sarritan artikulo bat idaztea baino askoz errezagoa ordenagailuan gordeta daukazun argazki berezi hori bialtzea.

Neri, bereziki, goian (headerrean) eta behean (footerrean)sartu ditudan ilustrazioak gustatzen zaizkit. Nolabait ere toke teknologiko-moderno-ezdakitnolaesan bat ematen diote. Ilustrazio horiek kolax piskat egin eta argazki zatiak photoshoparekin erretokatuz lortu ditut.

etiketak: diseinua
XME
XME dio:
2004/09/02 12:05

Diseinatzen jakiteaz gain, diseinuaren nondik norakoak eta zergatiak azaltzen jakitea ere ez da lan makala.

Zorion bikoitzak beraz.

erral
erral dio:
2004/09/02 00:44

Hori da guztia ondo definitzen duen hitza: "ezdakitnolaesan" ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: