Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Berripaperaren gainbehera

Berripaperaren gainbehera

Luistxo Fernandez 2006/11/24 09:33
Duela 15 bat urte, hedabide formato zehatz bat ekarri zuen Euskal Herrira Joxe Aranzabalek. Newsletter edo berripapera, komunikazio korporatiborako, tolesdura bat edo birekin gutunazal normal batean sartzen dena postaz bidali ahal izateko... Euskoletter izeneko enpresa bat ere izan zuen Joxek, eta uste dut EHUren Campusa eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Berripapera izan zirela bere lehen bi kontratuetako batzuk...

Kolore pare batekin, komunikazio korporatibo efektiboa iruditzen zitzaidan niri newsletter-arena. Edukia, propaganda korporatiboa, batez ere instituzionala, eszeptizismo osoz hartu behar delakoan nago, baina tira, horretarako ere ez zen formatu txarra.

Hala ere, uste dut formatu hau Euskal Herrian Joxek sartu eta gutxira, zaharkitua egotera kondenatua egon dela. Paperezko mailing eta logistika garesti eta konplikatuarekin alderatuta, komunikazio elektronikoak abantailak besterik ez ditu: web eguneratu bat edukiz eta buletin elektroniko batekin hain erraz egin daitezke gauza hauek... Uste dut Joxe ere horretaz jabetuta dagoela: Euskoletter enpresa desaktibatuta dago, baina bera, komunikatzaile gisa, martxa osoan Faroan, eta profesionalki, komunikazio klaseak zein enfokerekin ematen dituen HUHEZI-n argi dago.

Joxek eboluzionatu du. Bere newsletter haiek ere bai. Baina ez espero zitekeen norabide elektroniko horretan. Atzerantz egin dute. Paperezko komunikazio xume horri motz deritzote instituzio gehienek, eta azkenean, kolorezko aldizkariaren estilora jo dute berripaperek. Eredua Emakunderen aldizkari couché eta garestia da, ikusten denez. Administrazio elektronikora goazela esaten digute, baina gure instituzioek nahiago dute gero eta tinta eta kolore gehiago gastuta inprimategian. Komunikatzea baino gehiago, kolorinak erakustea da koxka, dirudienez.

Adibide tontoena, Euskararen Berripaperak ematen digu. Horra, zelako itxura duen orain (eskuman ageri dena da Berripapera):



Berripaper hau izan zen Joxeren ekarpen haietako bat, uste dut. Eredua gero hedatu zela, HPSen ere badakite. Hala baitiote ale berrituan:
Gure Berripapera aintzindaria izan da era honetako argitalpenetan. Gaur egun erakunde, elkarte eta beste era bateko entitateek ere askok kaleratzen dute halakorik.
Baina horrekin batera, aldaketarako logika adierazten digute:
Sortu zenetik hona, komunikazioa bideratzeko bitartekoetan aldaketa handiak egin dira (hedabideak ugaritu, berriak internet bidez zabaldu…) eta orain berriak berehala iristen zaizkio kontsumitzaileari. Guk ere egunerokoetan iragartzen ditugu gure ekimenak eta egindako lanak. Horregatik, Berripapera-k bere lekua egokitu egin behar du eszenario berri horretan. Hilean behin argitaratzen denez, gauzak igaro ondoren,beste patxada batekin aztertuta eman behar ditu. Itxura aldetik aldaketa nabarmena da, irudi ikusgarria, koloretsua, bizia eta atsegina eman nahi izan diogu.
Komunikazio biziena Internetez denez orain... Horretaz jabetu dira!, baina zer egin orduan Berripaperarekin? Kanal horretara egokitu akaso? Eeeez, irudi koloretsura jo.

Interneten ere badago Euskararen Berripapera. PDF formatuan. Ez bilatzeko aukerarik, ez aurkibiderik... Aldaketatxo bat, bai, hala ere, formatu zaharretik hona. Urrira arteko aleek 150 Kb inguruko pisua zeukaten. Azarokoak 4 Mb ditu.



Eguneraketa: hurrengo alea are itsusiagoa da, eta Ukan birus lotsarazleak kutsatua dator, gainera. Mediamarkt barik, Lidl gogoratu dit oraingoan.
etiketak: hps, joxe, papera
bordaberria
bordaberria dio:
2006/12/05 15:45

Eusko Jaurlaritzako Euskara Zerbitzua Patxi Baztarrikak hartu duenetik ez du ezer ondo egiten: Kontseiluari konpetentzia, Ukan kanpina nazkagarria eta Berripapera hau... Mesedez ahal dezatela Kultura sailburetza hau. Mari karmen gogoan zaitugu!!

Niri BERRIPAPERA hau ez zait asko gustatzen, baina lehengoa ere oso "erakundezalea" zen ere, eta euskalzale asko kanpoan lagatzen zuen.

Oraingo hauek ez dute erremediorik, laister TELEBISTA digitalarekin egingo duten banaketarekin ikusiko ditugu haien emaitza ikusgarraik berriz.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/11/30 13:32

Etorri da ale berria, Goio. Ukan birusarekin kutsatua dator.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/12/05 10:49

Eibartarrak zerrendan batek kontatzen duenez, euskararen nazioarteko egun horretan, Radio Euskadin Jorge Gimenezek esan omen zuen, bera, Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga egon zirela kanpaina honen talde kreatiboan.

Ez dut uste izenen kalitateak kanpaina salbatzen duenik.

Goio Arana
Goio Arana dio:
2006/11/29 12:53

Ez dakit nik, berripaperak,  komunikazio korporatibo tresna bezala hilda dauden ala ez, baina garbi ikusten dudana da "Euskararen Berripapera"ren kasuan, eduki eta itxura aldetik, produktu baten etengabeko gainbeheraren adibide argi-argia izan dela, eta, errematea, azken pausu hau  izan da, inongo zentzurik ez du atera duten "horri" berripapera deitzea...

Nik, egia esan, harrituta geratu nintzen azken zenbakia jaso nuenean... gordeta nuen hurrengoa jaso arte, zer edo zer komentatzeko, ezin nuelako sinistu bidea horretatik joango zirenik, irakurri ere ez du egin, ez du horretako ere gogorik ematen-eta.

inaxio
inaxio dio:
2006/11/29 21:38

nik baja eskaria bidali nien jaso orduko. jasanezina egiten zait batzuk ezinean ikusi eta besteak harrokeria horrekin diru barra-barra botatzen ikustea. mamirik izan ez eta kolore eta argazkiekin disimulatu nahi huskeria. banaketa zerrenda elektronikoetan egiten den bezala, bajan emateko helbide bat jartzea ere egokia litzateke, kortesiak eskatzen duen bezala.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004