Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Baketik, spammer lotsagabeak

Baketik, spammer lotsagabeak

Luistxo Fernandez 2006/10/30 16:13
Nahikoa da. Egitasmo berri horretaz ari naiz, Baketik: denei irakasteko gogo beatifikoa, Jonan Fernandezen esperientzia eta Arantzazuko aire zerutiarra. Etika gora, etika behera... baina Interneten inolako etikarik ez dute, eta niri behintzat spam-a bidali eta bidali. Gainera testuak irudietan sartuz eta halako kakarekin betetzen gure postontziak. Stop spamari.
etiketak: baketik, spam
oier g
oier g dio:
2006/11/02 02:14

Ba neri bere sasoian egin zesten jaramon Loiolatarrak, eta kendu ninduen zerrendatik. ¡Baketikekuak ez ordia! Idazten detzetenian bueltan etortzen jataz mezuak! Burruka armatuan alde edo kontra nagoan be replanteatzen hasi naiz.

Iigo
Iigo dio:
2006/11/03 16:33

Bada, zabor postaz gain, posta arrunta ere erabiltzen dute fraileek eta nire anaiaren kasuan gutuna bidali diote berak inoiz eman ez dien datuekin. Elkarrik bazituen baina ez Baketik. Datu trafiko baten aurrean gaude?

Luistxo
Luistxo dio:
2006/10/31 10:54

Kutxatxoa prest duzu, Katixa, eta Supernannyri buruz zer pentsatzen dudan esanez probatu dut zure blogean.

iturri
iturri dio:
2006/10/30 22:20

Kaixo:

Okerrago dabil Herri Irratia. Web-magazine delako bat argitaratzen dute. Hiru aldiz eskatu diet ez bidaltzeko 1,4-1,8 mega bitarteko pisudun mezurik. Kasurik ere ez.

Are gehiago: webgunean lehen zenbakia dute eskegita eta iritsi dira 16.a egitera. Zergatik ez jarri webgunean, nahi duenak jasoko du handik.

Blog eta RSS zer den aipatzen badiegu, zer esango lukete?

Enpin, spammer bokazioa dugu (nik ere bai), baina badaude onartu ezin diren gauza batzuk.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2006/10/30 22:36

Zuri ere bidaltzen dizute webmagazina Herri Irratikoek, iturri?

Zenbat aldiz idatziko nien nik ere ez bidaltzeko esanez... Azkenean zabor-posta gisa markatu nuen eta hortik aurrera iristen denean ez naiz konturatzen.

peio-p
peio-p dio:
2006/11/06 11:47

NIRI ERE EZ ZIDATEN BAJA EMAN HASIERAN BAINA BIGARRENERA BAI... ENPIN!

Ramuntxo
Ramuntxo dio:
2006/10/31 19:14

Spammerrak Ramuntxoren heriotza bultzatu zuten aldetik dohakiela nere madarikaziorik handiena. Bakea, viagra edo annal sexa dela, nere buruhauste handiena izan ziren neure burua akabatzea erabaki nuen arte.

ejpanich guy
ejpanich guy dio:
2006/11/01 11:10

que pacha booooca???

Jabi
Jabi dio:
2006/11/01 15:32

Niri ere heltzen zait pdf hori dakarren web magazina neuk inoiz eskatu barik, eta batzuetan 4 mega ere hartzen du. Tamalgarriena da spama baina edukiari dagokionez... Euskara hutsaren hurrengo da jada Herri Irratian bezala PDFan.

katixa
katixa dio:
2006/10/31 00:29

Niri ere ailegatzen zait Herri Irratiko zera hori! Zer egin dezakegu? Eta nire blogean sartzen den spama ekiditeko nola lor dezaket zuk, Luistxok, duzun kutxatxo hori?

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2006/10/31 13:38

Herri irratiari alperrik da ez duzula gehiago jaso nahi esatea... izan be, entzungorrarena egiten dute.

Nik be Herri Irratiarena jasotzen jarraitzen dut... eta a ze pisua duen pdf horrek! A ze astunak!

Baketik ez dut jasotzen, zorionez; jakingo dute ez naizela oso bakezalea, nork daki?

Guk ere, erantzun kolektiboa egin beharko diegu. Sinadurak batu eta beraiei pdf bakar batean bidaliz edo....

Spamaren biktima elkartetik...


Gari
Gari dio:
2006/10/31 15:01

All together:

Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
...

Felipe M. -  HERRI IRRATIA
Felipe M. - HERRI IRRATIA dio:
2006/10/31 17:21

Kaixo guztioi.


Harri eta zur geratu naiz aurreko mezuak irakurri ondoren. Herri Irratiko web-magazinaren arduradun naizen aldetik, barkamena eskatu behar dizuet gure aldizkaria jaso nahi ez, eta hala ere jasotzen duzuen guztiei. Gure politika beti izan da magazina jaso nahi ez duten irakurleak berehala zerrendatik kentzea baina, baliteke zenbaitetan, deskuiduz, eskaera batzuei jaramonik egin ez izana.


Berriro ere barkatu denoi. Zerrendatik ezabatuak izan nahi duzuenok mesedez bidali e-mail bat boletindigital@herri-irratia.com helbidera.


Eskerrik asko.


Felipe M.Retamal

Herri Irratiko WEB magazina

 

Luistxo
Luistxo dio:
2006/10/31 18:19

Gauzak ez dira horrela: inork buletin bat jasotzeko eskatzen duenean, orduan gehitzen duzu... Aldrebes egitea, spammer bat izatea da, jendearen postontziak eskatu ez duen gauzekin betetzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004