Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Txuma Murugarren eta Julen Gabiria: Mathilde maitatzeko moduak

Txuma Murugarren eta Julen Gabiria: Mathilde maitatzeko moduak

Mikel Iturria 2007/02/09 16:00

En castellano

Urtarrilaren hasieran idatzi nuen hemen

"Otsailaren 15ean, berriz, Julen Gabiria eta Txuma Murugarren elkartu ditugu emanaldi berezia presta dezaten. "Mathilde maitatzeko moduak" ikuskizunak musika eta literatura uztartzen ditu. Txuma abeslariaren 10 abesti harilkatuta, Julen idazleak istorio bat kontatuko du, eta elkar osatzera etorriko dira musika eta hitzak: Gabiriaren istorioak kontatzen ez diguna, Murugarrenen kantuek kontatuko digute, eta alderantziz".

Gaur hemen eskegiko dut Adur Larreak eginiko kartela:

Bikotearekin batera, beste bi musikari arituko dira: Rafa Aceves pianoan eta Natxo Beltran baterian.

"Istorioaren narratzaileak guztiz finkatuta ditu lana, familia eta bizitza. Etorkizuna ere, itxura batean, lotuta eta egonkortuta. Bulegoan lanean ari dela, ordea, gaztetako jolas batekin gogoratu da, eta, itsu-itsuan, jolas horretan murgildu da: kalean ikusitako neska bati jarraitu behar dio, edonora doala, ondorio guztiekin. Gaztetan, jolas horrek zentzu sexuala zuen; baina orain, gaztetan ez bezala, istorioaren protagonistak sorpresa bat aurkituko du jolas sinple horren atzean: neskari agenda eroriko zaio, eta narratzaileak agenda horretako telefono batzuetara deituko du, gehiago jakiteko asmoz. Nor da neska hori, norengandik doa ihesean? Nor da Mathilde, zergatik begiratzen du beti atzerantz?"

Non: Ernest Lluch Kultur Etxean

Noiz: otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:30etan.

Otsailaren 10eko eguneratzea: Eitb kultura saioak lau minutu eta erdiko bideoa jarri du sarean.

etiketak: Kultur harrikadak
alajaina!
alajaina! dio:
2007/02/10 11:45

han ikusiko gara!

magabila
magabila dio:
2007/03/10 02:08

Iepa!

Ikuskizun hau nonbait berriz ikusteko aukerarik izango al dugu?

Erantzuidazu mesedez, eskerrik asko aurretik!

iturri
iturri dio:
2007/03/10 02:24

Aupa Magabila:

Bai, egongo da aukera gehiago, baina ez dakit noiz.

Bat esatearren: Elgetako Kafe Antzokian bazuten asmoa.

Espero dezagun ere Euskal Herriko beste toki batzuetan aritzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter