Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak

Aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak

Mikel Iturria 2007/01/09 08:00

En castellano

Marijo dezplazatuarentzat, mezu hau gogoan.

Kostatu zitzaidan larunbat gauean Anoetara iristea. Etxeko lanak (bokadiloak) egin gabe irten nintzen eta aldamenean dagoen taberna batera joan nintzen bokaten bila lehenik. Ordu erdi luze egon behar izan nuen zain.

Antiguatik Anoetara doan autobus bat hartzera abiatu nintzenean, partida hasteko 25 bat minutu gelditzen zirela, sorpresa: manifestazioa zela-eta, autobusik ez. Primeran! Erdigunera doan autobus bat pasa zen beste aldetik (handik hamar minutura) eta igo nintzen bertara. Urbieta kalean beste bat hartu eta halako batean iritsi nintzen Anoetara (epaileak oparitutako penaltia baino zeozer lehenago).

Betiko eserlekuan eseri nintzenerako, beste sorpresa bat: ez nuen kalkulatu larunbat iluntzea zela eta batzuk ondo beteta agertuko zirela. Tartean, nire aldamenekoa, ondo edanda gizona.

Lehenengo zatian, tira, agoantatu zuen Realak, baina bigarren zatian, Bravo atezainaren opariaren ondoren, larri ibili zen taldea. Zein kalitate gutxi duten jokalariak ikusita, ernegatuta nengoen zelaira begira. Inoiz ez bezala, etxeko jokalariak babestea gustatzen baitzait.

Halako batean, txiripaz sartu zuen gola Aranburuk eta aurreratu zen Reala. Hori bai, bost minututan hiru bat aukera sortu zuten gorritxoek. Baina bukatu zen norgehiagoka. Haserre nengoen taldearekin eta, nola ez ba, harmailetan zeuden zenbait zalerekin. Badakit oso gaizki pasatzen ari garela, baina gauza batzuk ezin ditut ulertu.

Adibidez, atzean zegoen mutil batek, partida amaitu ondoren, hara non hasten den Osasunakoei "españoles" deitzen. Ezin izan nuen agoantatu eta erran nion ea zer kristo ari zen oihukatzen. Ez dut ulertzen "español" irain gisa erabiltzea Real Madrid-ekoen aurka, baina nafarrei español deitzea? Ezin nuen sinetsi.

Zahartzen ari naiz eta ez dakit merezi ote duen horrela ibiltzeak. Are gutxiago hil honen bukaeran Donostiara Athletic-a datorrela aintzat hartuz, Luis María Ansonen begiko taldea: athleticzaletzat du bere burua, Espainiako jokalariz eginiko taldea delako.

Xabier Letek kantagintza lehen aldiz utzi zuenean bezala esateko gogoa pizten ari zait: "Aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak!".

etiketak: Kirol harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/01/09 07:56

Tira, Iturri, falta izan jatzu osagarri garrantzitsu bat Anoetako koktel horretan: Beleak. Geure eserlekuen atzean berton badeukogu beletzar bat, nekaezina ganera. Eta,bazkide egin baino lehen, lantzean behin zelaira juten nintzanean be beti topau izan ditut inguruan.

Aspaldi esan dot, psikologoak sartu behar dira Anoetan terapia kolektiboa egitera. Baina beleekin, albaitariak baino gehiago behar ditugu...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter