Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Loretopetik (VII) Bertakoak vs. kanpokoak

Loretopetik (VII) Bertakoak vs. kanpokoak

Mikel Iturria 2006/10/18 09:00

En castellano

Irutxuloko Hitzan urriaren 18an argitaratutakoa.

Realaren antzera, lo geratzea erabaki du gizarte honek. Biktimaren papera jokatzen ikasi dugu eta, primeran moldatzen garenez, bertan goxo gaude.

Biktima izateak badu berarekin beste ondorio bat: etengabe kexatzearena. "Dena da kaka zaharra". Ondo. Demagun hori horrela dela, kaka erraldoi baten gainean gaudela eserita. Kexatzeaz aparte, zer egiteko gauza gara? Esango dizuet: ezer gutxi! Berdin-berdin jarraituko dugu eguneroko hipotekak pagatzen, ez bakarrik bankuekin etxebizitza ordaintzeko sinatuta ditugunak.

Gainera, bertakoak vs. kanpokoak sua piztea erabaki dugu beste behin. Eta ez zait batere gustatzen. Izan ere, lagun batek dioen bezala Kovacevic bertakoa da, hemen egiten duelako lan eta hemen bizi delako (irakurri Gernikako Estatutua).

Nire eguneroko bizimoduan ohikoa den taberna batean kamarero falta dute, udan zerbitzu gutxiago eskaini behar izan dituzte gabezia horregatik. Aurreko batean zerbitzari batek zioen kanpoko langileak ez direla gu bezalakoak. Ez horixe!

Handik gutxira, beste taberna bateko ugazabak esan zidan kanpokoek hemengoek baino laguntza gehiago zituztela. Horiek arauaren salbuespen izango zirela ihardetsi nion. Hark ezetz, iturri onetik zekiela berak hori.

Langileak ere kezkatuta gaude: kanpokoek hemengoek baino soldata kaskarragoak onartzen dituzte eta hori denen kalterako da. Jopelas! Goazen denon lan baldintzak hobetzera. Prest gaude? Ez.

Mataróko lagun batekin egon nintzen berbetan aurreko batean. Kataluniako herri honek 116.000 biztanle inguru ditu. Zifra ofizialei erreparatuz gero, etorkinak (gaur egun etorkin kondizioa dutenak) populazioaren % 20 dira (laguna bizi den auzoan % 30). Gehienak magrebiarrak, portzierto.

Donostia. 2005eko datuak. Erroldan izena emandako etorkinen kopurua % 4,6koa da (% 1,1 da Europar Batasunekoa). Konparatu datu hauek goiko paragrafoan botatakoekin. Badago alderik, ezta?

Denok dugu barruan arrazista bat. Ezin duguna da gure oinarrizko sen hori puzten utzi. Arrazakeria albo batera utzita, arrazionalizatu ditzagun gure beldurrak. Eta, batez ere, etsaia zein den argi izan dezagun.

Post Scriptum: Boris Matijas kazetariak serie polita osatu du etorkinei eginiko elkarrizketekin.

Jackie; Eva; Childo; Eric; Silvia, Mohamed eta Willy; Jean Pierre; Moustafa; Khaoula; Su Quin; Sasha eta Jelena; Ghassan.

Urriaren 21ean gaurkotua: Mataroko nire lagunak, Mariak, bidali dit pdf lotura herri horretako datu ofizialen berri zuzena izateko. Berak dioenez, hark emandako daturen bat aldatzen da, baina aldaketak ez du nik esan nahi nuena desitxuratzen.

alajaina!
alajaina! dio:
2006/10/18 19:27

non sinatu behar da? testuarekin bat nator

iturri
iturri dio:
2006/10/21 13:31

Ni ere ados nago zuekin, ;-).

Eta eskerrak eman nahi dizkizuet.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2006/10/19 23:30

Ni ere ados nago. Hausnarketa egokia eta zuzena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter