Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / EH 2.0 (II) Josu Landa: "Hanka sartzeko eskubide osoa ematen du internetek"

EH 2.0 (II) Josu Landa: "Hanka sartzeko eskubide osoa ematen du internetek"

Mikel Iturria 2006/09/30 12:35

Lehenengo eguneko kronika gutxi daude eta horregatik aipatu dute batek baino gehiagok nirea (eskerrik asko). Bigarren egunean, zorionez, kronika gehiago daude. Adibidez, Mutilmediak zuzenean egindakoa, Gaztelumendirena edo IKTeroek sareratu dutena.

Larunbat goiz honetan pantailaren aurrean jarri naiz "dena esanda dago" sentsazioarekin. Josu Landak botatako hitzak, dena den, pikatu egin ditut eta uste dut, hauek behintzat, jarri behar ditudala amaraunean (besteak beste, bi urtez behin ematen duelako hitzaldia Josuk eta zirikatzailea delako haren diskurtsoa). Kataluniatik etorritako Vicent Partalenak ere jasoko ditut, zinez gizon jakintsua eta patxadatsua. Amezagarenak eta MC Gorka Juliorenak, aulkitik altxatu zenean rapeatzen hasi behar zuela uste izan nuen, ondo baino hobeto daude Mutilmedian.

Josu Landa gonbidatu zuten Susa-literatura eta Armiarma.com ekimenen partaide gisa. Gogoan daukat noiz ezagutu nuen Josu. Ez da denbora asko pasa. Odolbildua eleberria idatzi zuen eta ni Casares Kultur Etxean nengoen lanean. Bera Altzakoa denez, Fermin Muguruza gonbidatu eta biak aritu ziren solasean. Kronika hura Sustatun jarri nuen 2002ko azaroaren 22an. Josu Landa: "Hanka sartzeko eskubide osoa ematen du internetek"

Zer eskaini diezaioke euskal ziber-espazioak ziber-espazioari? "Ezer gutxi" bota zuen kategoriko. ".eus" domeinuan agian zerbait. Marka funtzioa beteko luke, erakusleiho baino.

Gaizki ulertutako modernismoa aipatu zuen: López Arriortuaren proiektuak, Panda Software inkluso. Euskal herritar unibertsalaren sindromea deitu ziona.

Globalizazioa-lokalizazioa: garai bateko import-export da berarentzat.

Zer dugu esportatzeko?

Iruñako Sanferminak, Bilboko Guggenheim eta Kontxako Badia. Pintxoak ere bai (gastronomia). Gogoratu zuen Espainiako publikoari saltzeko gazteleraz argitaratutako euskal ipuinen bilduma bati Pintxos jarri ziotela.

Gauzak karikaturizatzeko duen berezko joera aipatuz, iruzurraren osagai ikaragarria dagoela esan zuen. EAJk herri langile eta hitzeko gisa aurkeztu nahi gaitu; ezker abertzaleak, berriz, herri dinamika eta iritzi kritiko handiko herri gisa. Baina % 96tik gora, hori gezurra da egun.

Zer aldatu da Web 1.0tik?

Duela bi urte Euskalduna Jauregian emandako hitzaldian ere, Informazio Gizartea eta teknologia berriei buruzkoa, ezkor agertu zela eta gaur egungo sintomak berdintsu daudela gaineratu zuen.

Kultur edukiak bahituta jarraitzen dute. Eskuragarri % 1 dago soilik.

Demokratizazioa: ez da gauzatu ezta % 10ean ere. Aukera historiko bat galtzen ari gara. Eta hori besteekin batera abiatu ginela interneten (telebistarekin edo irratiarekin ez bezala).

Erakundetzearen kaltea: produkzio-bideak egituratuta dira (publikoak zein pribatuak). Eta horrek efektu negatiboak ere baditu. Fundazioak, enpresak, etab. dirulaguntzen morrontzapean daudelako. Eta, askotan, diru iturria desagertuz gero, produktua bera ere bai.

Jendeak paso egiten du, futitzen da, proiektu berrien aurrean: iniziatiba pertsonalen falta dago.

Indibidualismoa: blogosfera bai aldatu dela 1.0tik 2.0ra.

Debaterik, kritikarik eza. Ekosistema txikia da eta inor ez sumintzeagatik. Adibidea, Berriaren webgune berritua desastre bat da. Eta ez da inon aipatu kritika hori. Gure itsasargiak aurrera baino, atzera egin du azken aldaketarekin.

Diskurtso propioa sortu beharra eta aldi berean ezina: hemen aipatu zituen gaizki inportaturiko alferreko estandarrak edo klitxeak. Esate baterako, consultinga. Edozein plan egiteko, aurre-azterketa egiten da. Praktikan, baina, ez dugu txapuza gainditu.

OJD sindromea: gure errealitatean irreala da analisi kuantitaboa. Zer axola dio Sustatu edo EITB ote diren lehenak? Analisi kualitatiboa behar da.

Lizentziak eta jabego intelektuala

Josuren ustez, lizentziak (Creative Commons, etab.) gaizki inportaturiko beste klitxe bat dira. Hizkuntzaz bai, baina espirituz lokalizatu gabeak. "Komertziala / ez komertziala" eztabaida errealitatez kanpoko eztabaida da gure eremuan.

Aipatu ditzagun, aldiz, edukien bahiketak. "Auñamendi esteka ezina da. 30 minutu pasa nituen behin eta ez nuen lortu. Hor bokazio publiko falta nabaria dago" esan zuen. Euskomedia.org webgunearen lege-oharra (gazteleraz dagoena, bide batez) beldurgarria da, hipercopyright.

Eztabaida dezagun Jabeko Intelektualari buruz. Lizentzia horiek mundu anglosaxoitik datoz: errealitatea onartu eta puntu ttikienean ere betetzen dute. Gurea beste gauza bat da: pirata ez da lapurra. Errealitatea konplexuagoa da. Estatu bakoitzeko legedia dago hor eta Espainiako Jabego Intelektualaren legea injustua da.

Zer egin? Copyleft-ak onartzen du errealitatea, baina desobedientzia posible da. Ilegaltasuna/alegaltasuna bideak esploratzeko ditugu.

Armiarma.com atariko edukiak dominio publiko direla diote (blogariaren oharra: ikus Josu Landaren beheko komentarioa), baina hori ilegala da, jabego intelektuala utziezina baita egilea hil eta 70 urtera arte.

Eztabaida dago kanonaren inguruan (eztabaida inportatua, besteak beste); SGAE propioaren eztabaida ere gaizki lokalizatuta dago. Gero, kanona liburutegi publikoetan jarri nahi dute eta ez dago apenas komentariorik.

Oinordekoak: dominio publikoaren etsairik handienak (orokortu gabe). Egin dezagun kanpaina: "desheredatu zure seme-alabak, eduki sortzailea ez utzi zure familiaren esku".

Ilegalidadearen aldeko alegatorik egin gabe, copyrightdun edukiak jar ditzakegu blogetan: zer gertatuko litzateke? Ez dakigu, zeren ez dago jurisprudentziarik.

Armiarma.com-ek pirata fama omen du, baina baimenak eskatzen dituztela argitu zuen. Urtean 100en bat eskaera bideratzen dituztela eta oso gutxik esaten duela ezetz (% 3ak). Baimen horiek e-mail bidez emandakoak dira: balio dute?

Eztabaidatu baino, legearen hutsuneak baliatu ditzagun Copyleft-arekin inoiz amestuko ez genituzkeenak egiteko.

Eusko Ikaskuntzarekin izandako arazo bat aipatu zuen. Armiarma.com-en testu bat jarri zuten. Handik bi urtetara, edukia osatzeko dirulaguntza eskaera egin zutenean, Eusko Ikaskuntzakoak konturatu egin ziren eta abokatua bidali beraiengana. Eskubide industrialen urraketa leporatzen zieten, baina abokatuen arteko akordioa lortu zen: erakundearen logotipoa jarri behar izan zuten eta kitto.

Eta horrela amaitu zuen hitzaldia Josuk. Norbaitek galdetu zion debaterik gabe, zer eredu sortuko ote dugun. Josuk gauzak inportatu behar direla esan du, noski baietz, baina beti izpiritu kritikoarekin. Eta hor asko gustatu zaidan esaldia: "Hanka sartzeko eskubide osoa ematen du internetek (esperimentazio-gunea da)".

Orokorra

etiketak: Sareko harrikadak
Sustatu
Sustatu dio:
2006/09/30 16:17

Aurrekoan zure kronika erabili genuen Sustatun. a>. Eskerrik asko. Oraingoan gehiago daude, bai.

Momentuz aurkitutako kroniken zerrenda sartu dugu Sustatun

Josu Landa
Josu Landa dio:
2006/10/01 01:30

Mikel: lotsa ere ematen dit zure kronika hau ia erabat "kapitalizatu" izanak, baina tira. "Blogariak" topatu ezin izan duenari buruz:

Dominio publikoak direla esaten duen webgunea ez da armiarma.com, bere orokorrean, baizik eta Klasikoen Gordailua. "Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira". Eta, hori (inork egindako lan bat dominio publikokoa dela esatea), ilegala da. Dominio publikoa ez da borondatez erabaki daitekeen zerbait, egile eskubideen iraungitze naturalaz gerta daiteke soilik. Beti ere, legearen arabera. Kuestionatu premia dagoen legea, nolanahi ere.

iturri
iturri dio:
2006/10/01 15:03

Aupa Josu:

Beno, Partal-en hitzak jaso ditut ere. Eskerrik asko abisuaren kokapenaren berri emateagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter