Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etengabeko prentsaurre egoeran

Etengabeko prentsaurre egoeran

Mikel Iturria 2006/09/18 08:00

En castellano

Iñaki Anasagastik idatzi zuen joan den astean bere blogean kontu honetaz. Politikari jeltzalea besteengatik ari zen, batez ere garai bateko Euskadiko Ezkerraz eta egungo Batasunaz. Bere ustez, EAJk prentsaurreko gutxi deitzen ditu eta, gehienetan, halabeharrez, besteak baino gutxiago ez izateko.

Udal eta foru hauteskundeetarako zortzi hilabete falta direla, alderdi guztiek dute helburu hori jomugan. Zoritxarrez, etengabeko prentsaurre egoera ez da maiatzean amaituko. Jada instalatuta dagoen zerbait da.

Donostiako Udaletxera prentsaurreko batetara agertu naizen bakoitzean harritu egin nau bertan eserita egoten diren kazetarien jarrerak. Unibertsitate garaian irakasleari begira egoten ginen denbora gogorarazten dit. Hau da, irakasleak bota beharreko txapa botatzen zuen eta gu apunteak hartzen. Kazetariak beren eserlekuan jartzen dira eta mahaiburutik pasatzen diren hizlariei apenas erreparatzen dieten.

Donostiako Udaletxean dagoen prentsaurreko egoeraren errudun nagusia alkatea izango da, Diario Vascoren laguntzarekin. Kazetari izandako lagun batek esan zidan behin Diarioak jarri zuela periodista bat udal informazioaren jarraipena egiteko eta haren atzetik jo dutela gainerako komunikabideek.

Anasagastik egindako komentarioa gehiegizkoa zela uste nuen, baina Imanol Murua kazetariaren blogean irakurri dut ezker abertzaleak irailaren 13an ordubeteko tartean 7 deialdi egin zituela. Nor ausartuko da errekorra puskatzera?

etiketak: Harrikadak
alajaina!
alajaina! dio:
2006/09/18 10:09

chapeau. ikusiko duzue herritarren kexak murritzen joango direla egunkarietan, baten eta besteen hitzak sarteko.

EAJk gogor egin behar du donostian, aurpegi berria du eta alkatetzat. Laister Xabier edonon ikusiko dugu, umerzurtzak soinean eramaten edo kayukoak lurrera iristeko laguntzen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter