Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Catalunya (V) Oleguer Presas

Catalunya (V) Oleguer Presas

Mikel Iturria 2005/05/12 08:15

Futbola jarraitzen ez duzuenok ez duzue jakingo nor den. Futbola jarraitzen dugunok, badakigu Oleguer izeneko atzelaria dagoela Bartzelonaren plantillan. Bera da gaur aipatu nahi dudana. Zergatik? Jokalari gutxik hitz egiten dutelako berak bezain argi eta garbi.

Atzo jokatu zen Athletic-Betis norgehiagoka. Kopako finalaren atarian bueltako partida jokatu zen San Mamesen atzo. Sentitzen dut athleticzaleengatik, baina gaur enteratu naiz penaltietan geratu direla kanpoan. Betis bidegurutzean beste behin.

Futbolari gehienek "partidak 90 minutu irauten ditu", "beste taldeak ere jokatzen du", "oso kontrario arriskutsua da"... Jarrai dezakegu ez dakit zenbat esaldi osatzen. Hori bai, beti dago batere graziarik ez duten txorakeriak esateko prest dagoen norbait. Adibidez, Roberto Carlos.

Oleguer Presas Bartzelona futbol taldearen harrobiko jokalaria da. Apirilaren 24an sartutako golari esker atera zuen aurrera norgehiagoka talde katalanak. Ondoren emaniko prentsaurrekoan gol hori Sabadell herriko 14 urteko mutil bati eskaini zion. Gazte hau atxilotu eta salatu zuen Udalak alkatearen kontrako pegatina batzuk jartzeagatik.

Ordint la trama aldizkariak apirilaren 27an jaso zuen jokalariari eginiko elkarrizketa bat.

Parrafo bakarra aterako dut:

"És una mostra més de la política seguida pel consistori en els últims anys, una política de circ, més que de ciutat. No és la primera vegada que el regidor assumeix el paper de víctima quan realment les víctimes som els ciutadans que patim la seva incompetència a l’hora de gestionar la policia municipal. L’últim exemple és el d’aquest nano de 14 anys".

Atzoko El Mundok, berriz, NBAn jokalari onenaren saria jaso duen beste jokalari baten izena aipatzen zuen: Steve Nash Manifestu komunista irakurtzen ari omen zen berriki Che Guevararen bizitza hobeto ulertzeko.

Ametsetan ari ote naiz?

asier
asier dio:
2005/05/13 10:25

Bai, nik ere sarri entzun izan dut SER katean horrelako aipamenen bat. Bai, elkarrizketa egin nahi diotela, baina ez ona delako, ez liga irabazi behar duelako, ez ligako atzelaririk gazte eta onentsuenetakoa delako. Ez. Dirudienez, norbaitek entzun omen duelako, beste norbaitek ez-dakit-nori entzun diola, noizbait Oleguerrek esan zuela, ez duela Espainiako selekzioarekin jokatzeko gogo berezirik. "Y parece ser que es afín a ERC." Sacrilegio!!! Horrelakoak entzun behar...

Eta bai, Nash-ek arazoak izan zituen Bush-en lurretan, Texasen, Irakeko gerraren aurka egiteagatik, eta "zas", egun batetik bestera, ligako jokalaririk onena, saldu egin dute. Argigarria.

Hannot
Hannot dio:
2005/05/12 14:25

Aupa Mikel: Ez, ez zara ametsetan ari, baina aipatutako bi jokalariak, benetan bereziak dira. Nash, kanadiarra, Irakeko gerraren kontra zegoen, Dallas-en Jokatzen zuen. Ez dakit hau arrazoia edo arrazoietako bat izango zen (Dallas=Texas=EEUU sakona) baina urte hontan beste talde batean dago (traspasatu omen zuten). Oleguer ere berezia da benetan, SER irratian bere aurka edo aurka ez bada, polemika piztu nahian, beti aipatzen dute eta eraman omen nahi dute elkarrizketa bat egiteko, eta bereziki galdera bat egiteko (dirudienez beren obsesio handienetariko bat), ea espaniar selekzioan parte ez hartzearen aldekoa den (Catalunya-koan parte hartzearen aldekoa da, militantea). Oso bereziak dira aipatu dituzun bi kirolari hauek, ispiluak izan beharko lukete, aldiz, Ronaldo eta dira gaztetxoen ispilua...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter