Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / AMATIÑO BASERRIA

AMATIÑO BASERRIA

"Amatiño" baserriaren aurrekaldea, ekialdera (Bergara aldera) begira, 1973 urtean.

 

Bai 1974an eta baita orain ere, mendebaldean argindarraren dorre galanta dago. Orduan aitortu zidatenez, "ezin besteko" baimenez eraikia.

Argazkian, mendebaldeko aterpea. Salkin txakurra, Luis Aranberri "Amatiño" eta Mikeldi Aranberri semerik nagusiena. Orduan hiru urte besterik ez zituen.


Argazkia erabat txarra baldin bada ere, eskuinean, txapela jantzita, Jose Antonio Mendizabal, "Amatiño"ko maiorazgoa. Garai hartako bere argazkirik bakarrenetakoa. Ezkerrean, aldiz, Iñazio Larrea, bere koinatua.


Baserria, 2004ko uda inguruan. Jose Antonio Mendizabal zenbait hilabete lehenago hil zen, eraberritze lanetan ari zela. Ekialdeko atea itxi eta hegoaldera ireki zaio atea, aterpea egin eta ataria zabaldu.